Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Azken eguneratzea: 2011/04/19

Caja Mediterráneo eta A-cero enpresaren arteko ituna, hiri-lurzoruaren zorroa merkaturatzen saiatzeko

A-cero enpresak 89.000 euroko familiabakar modularrak diseinatuko ditu, 50 metro koadroko lurzatietarako

A-cero enpresak "tech etxebizitza” izena jarri dio produktu berri honi. Kate-eraikuntzaren industria-printzipioak ditu oinarrian eta enpresak berak eta Asesorama lurzoru-kudeatzaileak batera emandako komunikatuaren arabera “azken produktuaren kalitate arkitektonikoa alboratu gabe eta A-cero enpresaren bereizgarria den diseinuaren esklusibotasuna ahaztu gabe landu da produktua".

Eraikalen aurretik argitaratutako hainbat berritan jada hitz egin izan da A-cero enpresaren etxebizitza modularren prezio desberdinei buruz. A-cero enpresak garatutako etxebizitza modularra Kanpoko esteka; bertan azaltzen denez, 82 m²-ko etxebizitza batek 69.000 €-ko prezioa du eta 85.000 €-ra iritsiko litzateke osorik altzariz hornituta erosi nahi izanez gero.

2011ko apirilean, bestalde, A-cero enpresaren beste proiektu batekin erlazionatutako berri bat argitaratu da Eraikalen: 2.000 etxebizitza modularren proiektua Angolan Kanpoko esteka.

Iturria: Levante-emv Kanpoko esteka, 2011/04/14