Azken eguneratzea: 2011/03/14
Eraginkortasun energetikoa sustatzeko sektore arteko plataforma
Endesa, CEPSA, Philips Ibérica, Renfe, Sol Meliá, Telefónica, Toyota España eta Unibail Rodamco España konpainiek Eraginkortasun Energetikorako Plataforma osatu dute Madrilen
Hainbat sektoretako enpresa handi batzuk osatu duten multzoa da, eta helburutzat du energia-aurrezkia lortzeko eta karbono-aztarna murrizteko ekintzak sustatuz eta garatuz eraginkortasun energetikoa sustatuko duten jarduera bateratuak garatzea. Lortutako akordioari dagokionez, enpresek konpromisoa hartu dute datozen urteetan bakoitzak bere konpainiaren barruan eta beren bezeroen artean energia aurrezteko, bai eta ingurumenera egiten dituzten CO2 isurketak murrizteko eta konpentsatzeko ere. Halaber, enpresen eta administrazioaren artean harremanak eta lankidetza-akordioak sustatzeko asmoa dute, sinergiak bateratzeko eta I+G+b sustatzeko.
Higiezin-inbertsioen esparruko tira handiko enpresa europar bat da Unibail-Rodamco. Hiru sektoretan aktiboki parte hartzen du: merkataritza guneak, bulegoak eta konbentzio- eta erakusketa-zentroak.
Espainian Eraginkortasun Energetikoaren Espainiako Plataforma Teknologikoa
dago. Bere helburua da eraginkortasun energetikoa lortzeko berrikuntza teknologikoa indartzea eta, xede horrekin, eraginkortasun energetikoa kontuan hartuta energia-eskaria murrizten lagunduko duten teknika berri, produktu eta zerbitzuen ikerketa eta garapena indartzea.
Iturria: Inmodiario
, 2011/03/10