Azken eguneratzea: 2010/11/16
Kaleak zolatzeko makina
Tiger-Stone eguneko 400 metro galtzadarriz zolatzeko gaitasuna duen makina holandar bat da
Makinak galtzadarriak edo adreiluak kokatzeko azpil luzanga bat du, eta plataforma bat, langileak plano makur baten gainean jartzeko. Galtzadarriak grabitatez lerratu eta, aldi berean, Tiger-Stone
poliki zabaltzen du makinak hareazko basea duen geruzaren gainetik; bitartean, beste langile batek orgatila bat darama eta bere ardura da azpilean galtzadarriak birjartzea, behar direnean. Makinaren zabalera doitu daiteke, gehienez ere 6 metrora arte.
Berriaren iturrian Tiger-Stone makinaren funtzionamendua ikus daiteke bideo batean.
Iturria: Blog.IS-Arquitectura
, 2010/11/15