Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Azken eguneratzea: 2010/07/22

pieceHomes-en etxe aurrefabrikatuak

PieceHomes Kanpoko esteka enpresa amerikarrak etxe aurrefabrikatuen beste enpresa askok eskaintzen dutena eskaintzen du: etxebizitzak arrazoizko prezioetan eta ingurumenarekiko osasungarriak, etxebizitza estandarrak zein neurrira egindakoak, eta bezeroarentzako pertsonalizatuak. Baina beste eraikuntza-enpresa batzuek ez bezala, PieceHomes-ek eredu-aukera anitza eskaintzen du (bere katalogoan ikus daitezke guztiak), solairu bat edo biko etxebizitza baterako izan, edo erkidego-taldeentzat izan.  

30 m2-ko apartamentu-estudio batetik (320 oin2), bi solairuko etxe moderno batera (4 logela, 3,5 komun), 312m2-rekin (3.360 oin2). Diseinu guztietan erabili dira material ekologikoak, energia-teknologia eraginkorrak eta eraikuntza-soluzio iraunkorrak , “berdearen” maila desberdinekin eta hainbat kolorerekin. Malgutasun horri esker, jabeek plaka fotovoltaikoak eta landare-estalkiak instala ditzakete eta KOH (konposatu organiko hegazkorrak) gutxiko edo gabeko pinturak erabili akaberak egiteko.

Eraikal-en hurrengo berrian Kanpoko esteka, etxebizitza aurrefabrikatuen adibide gehiago ikus daitezke. Horietako asko berri honen iturri beretik lortu dira.

Iturria: IS-Arquitectura Kanpoko esteka, 2010/07/21