Azken eguneratzea: 2010/07/09
Etxebizitzen sailkapen energetikoaren ondoriozko eraikuntza-kostuen eta energia-kontsumoen ebaluazioa
PRECOST&E azterketaren lehen fasearen emaitzak. Eraikinen eraginkortasun energetikoaren kostuei buruz hitz egiten du aipatutako azterketak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak landu du eta ASPRIMA Fundazioa, GAS NATURAL FENOSA, UPONOR eta URSA-Pladur dira sustatzaileak
Azterketaren lehen fasearen emaitzak (D3 zona klimatikoan, Madrilen, zehazkiago, etxebizitza publikoko blokeak egiteko programaren garapen osoa), ASPRIMAren honako esteka honetan
eskura daitezke. Hurrengo fasea azterketa hori zabaltzean datza. Horretarako, banaka ezagutzeko jarraitu den metodologia bera jarraituko da eta, ondoren, EKTk definitutako beste zona klimatiko batzuekin alderatuko dira emaitzak, hain zuzen Valentzia, Sevilla, Oviedo eta Bartzelona hirietan lortutakoekin.
Azterketa horren ondorio nagusiak Asprima-ren honako berri honetan
irakur daitezke.
Asprima-ren ondorengo berrian
aurki daiteke PRECOST&E azterketa aurkeztu zen “Eraginkortasun energetikoaren inpaktua higiezinen sustapenean” jardunaldien aurkezpena.
Iturria: Energia Diario
, 2010/07/07