Italcementi Group taldeak zementu-mota berri bat sortu du, erretxina bereziak nahastuz. Zementu berriari esker, panel independenteak eta trinkoak, eta argia iragaten uzten dutenak, eraikitzen dira.
Taldeak Bergamon duen egoitza zentraleko laborategietan garatu den produktu berriak gardentasuna bermatzen du, zementua eta gehigarriak nahasten dituen diseinu berritzaile bati esker. Nahasketaren propietateei esker, plastikozko matrize bat itsatsi eta panel bat osatzen da. Horrenbestez, zementuz egindako materialen gogortasuna eta argia barrualdera zein kanpoaldera iragateko gaitasuna konbinatzen ditu. `Zementu gardenaren´ industria-aplikazioa egiten duen lehen soluzioa da.
Ikerlariek aditzera eman dutenez, “zementuaren produktu eratorrietan behar den bezala txertatutako erretxinek lortzen duten gardentasuna, sektore honetan saiakuntza moduan erabili diren zuntz optikoek lortzen dutena baino hobea da eta, halaber, kostu baxuagoa dute, izan ere, azalera handietan erabili daitezke”.
Iturria: Construarea
, 2010/05/04