|
Modulab Arquitectura y Vivienda eta IDM Ingeniería y Diseño de Edificaciones Modulares enpresek eraikuntza ekoeraginkorrerako sistema berritzaile bat sortu dute. Modulu-arkitektura iraunkorraren esparruan urteetan egindako ikerketa, diseinu eta eraikuntzaren emaitza da kualifikazio-maila altuko eraikuntza-sistema honen diseinua. Ingurumenean ez du ia eraginik eta diseinu garaikidea eta kalitatea eskaintzen ditu.
Ekainaren 24tik 28ra antolatutako Rivas Vaciamadrid Iraunkortasunaren 1. Astean aurkeztuko da etxebizitza iraunkorraren prototipoa. Etxebizitza ezagutzeko bisita gidatuak eskainiko dira eta bizigarritasun-eredu ekoeraginkor batek dakartzan abantailak azalduko dira.
ITURRIA: www.construible.es , 2009/06/12
|