|
Sestaoko udalerri bizkaitarrak baldosa ekologikoen modelo berri bat probatuko du bederatzi hilabetez, eta, baldosen fabrikatzaileak azpimarratu duenez, airea deskontaminatzen laguntzeko balio dute. Horrelako ekimen bat garatzen duen munduko lehen hiria da Sestao.
Pavimentos de Tudela enpresak (PVT) instalatu ditu Ecogranic izeneko baldosa berriak, udalarekin akordio bat sinatu ondoren, udalerriko erdialdeko kale batean (200 metro koadroko azaleran).
ITURRIA: www.construnario.com , 2009/06/01
|