Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Dolua higiezin-sektoreagatik, 2011-04-03

José García Montalvo jaunak, Pompeu Fabra Unibertsitateko ekonomia-katedradunak, La Vanguardia-n Kanpoko esteka egindako gogoeta.

Artikuluan honakoa aipatzen da, besteak beste: “Sustatzaileak beren ilusiozko eta fantasiazko munduan murgilduta daude. Bankuei 72.000 milioiko finantzaketa eskatu diete. Prezioak gehiago jaitsi ezin direla diote, eta zonarik onenetan ez direla inoiz jaitsi diote, begien bistakoa denaren kontra. Gaur egun saldu gabe dauden etxebizitzen stock handia kontuan hartuta, lursailak berriro kalifikatzeko neurriak eskatzen dituzte. Urtean 300.000 edo 350.000 etxebizitza inguru eraiki nahi dituzte, nahiz eta lehen erosleen adin-taldea nabarmenki murriztuko den datozen urteetan, laurogeiko hamarkadaren amaierako jaiotza-tasa minimoen ondorioz. Ez dute onartzen eskari potentzialaren (demografiarekin lotuta dagoenaren) eta eskari eraginkorraren (langabezia-tasak eta, batez ere, errenta kontuan hartzen dituenaren) arteko desberdintasuna”.

Iruzkin horiek guztiak Apce-ren agiri honetan irakur daitezke: “Bizitegiko higiezinen sektorea birmoldatzeko plana” Kanpoko esteka. Agiri hori berriaren estekatik eskura daiteke. Diputatuen Biltzarreko Bilkuren Egunkarian irakur daiteke José Manuel Galindo APCEren lehendakariak Diputatuen Biltzarreko Etxebizitza Batzordearen aurrean 2011ko martxoaren 29an esandakoa Kanpoko esteka.

Azken eguneratzea: 2011/04/29