Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Hormigoizko zoladuraren erakusketa Bartzelonako errepide batean, 2010-04-21


Construarea-ko artikulu honetan Kanpoko esteka hormigoizko zoladurek asfaltozkoekiko dituzten abantailei buruz hitz egiten da.

Azken 15 urteetan aurrerapen itzelak egin dira hormigoizko zoladuren teknologiaren esparruan. Horrela, herrialde garatu askotan erabiltzen dituzte autobiak egiteko ohiko asfaltozko zoladuren ordez (Amerikako Estatu Batuetan; Belgikan; Austria eta Alemanian; Argentinan).

Gaur egun hormigoizko zoladuren erabilera sustatu behar dela uste dute aditu gehienek. Izan ere, ehunetik ehunean birzikla daiteke eta galtzadak egiteko soluziorik gogorrenetakoa dira.. Horrez gain, hormigoia deformatzen ez denez, ibilgailuen erregai-kontsumoa % 3,5 murrizten da, batez beste, ibilgailu astunen kasuan, eta % 1,2, berriz, ibilgailu arinen kasuan; eta, ondorioz, CO2 isurketak murrizten dira.

Azken eguneratzea: 2010/04/23