Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda
Zerrenda eguneratua, Eraikal-en parte hartu eta enpresa-ziurtapenak lortutako bizitegiko eraikuntzaren sektoreko enpresa guztiekin.
Bi enpresa-talde bereizi dira:
- Sustapen- eta eraikuntza-enpresak (EJNS 41.1 eta EJNS 41.2, 42 eta 43, hurrenez hurren) eta higiezin-enpresak (EJNS 68);
- Arkitektura-estudioak eta aparejadoreak eta ingeniaritza- eta topografia-zerbitzuak (EJNS 71.1).
Honako informazio hau adierazi da erregistroan enpresa bakoitzarekin:
- Enpresaren izena;
- Enpresa kokatzen den probintzia;
- Enpresaren ziurtapenak: ISO 9001, ISO 14001, OHSAS 18001, ISO 14006, UNE 166002, EFQM Konprosimo Diploma, Zilarrezko Q, Urrezko Q. Ziurtapen bakoitzarekin zenbait zutabe daude: lehenegoan kudeaketa-sistemaren ziurtapena lortzeko Eraikal-en laguntza izan duela adierazten da este zutabeek ziurtagiriari buruzko informazioa bete egiten dute: ziurtapen data, ziurtapen zenbakia, ziurtatzailea, ziurtatu den Eraikalen deialdia eta Eraikalen deialdian parte hartu duen agente sustatzailea.
- Enpresaren memoria: Borondatezko fitxa da. Enpresak, nahi badu, kudeaketa-sistemen ezarpenean izan duen esperientzia adieraz dezake. Fitxek 2009ko aribide egokien memorietarako
erabilitako formatu bera edukiko dute. Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturikoenpresen zerrendatik ere eskura daiteke. Interesa duen enpresa orok egin dezake fitxa betetzeko eskaera, Eraikal-en posta elektronikoa erabiliz, eraikal@ej-gv, edo kontsulten
aukera baliatuz.
Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda erabiltzera animatu nahi ditugu enpresa guztiak, gertakari guztiak edo datuen eguneratzeak jakinarazteaz gain, kasuan kasu enpresaren memoria deskribatzailea lantzeko ardura hartuz. Eraikal-ekin harremanetan jartzeko, lehen aipatutako helbide elektronikoa eta web-orria erabil daitezke.
Jaitsi hemendik "Eraikal-en laguntzarekin ziurtaturiko enpresen zerrenda" (excel, 330 KB)
Azken eguneratzea:
2013/08/27