Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Euskadiko XXIV. Eskolarteko Kirol Jokoak - Kanoe 05


Aurkezpena Kokapena |  Programa Araudia Emaitzak Argazkiak

Eusko Jaurlaritzaren Kirol Zuzendaritzak, Euskadiko Piraguismo Federazioarekin lankidetzan, EUSKADIKO XXIV. ESKOLARTEKO KIROL JOKOAK antolatuko ditu maiatzaren 28an Ullibarri Ganboako klub nautikoan (Araba). Hona hemen arautegia:

1. MODALITATEA

Gizonezkoen Kayak (k1), Emakumezkoen Kayak (k1) eta Kanoa (c-1)

2. KATEGORIAK

  • A Infantilak: 1991.urtean jaiotakoak
  • B Infantilak: 1992. urtean jaiotakoak

3. TALDE OSAERA

Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako lurraldeek eta kirol federazioek adostu bezala, joku hauetan aurretik aipatutako urteetan jaiotako ikasle guztiek parte hartu ahal izango dute.

4. JOKU ARAUAK

Dortsalak froga hasi baino ordubete lehenago banatuko dira eta uneoro epaileek eta antolatzaileek ikusteko moduan jarri behar dira

Burutu beharreko distantzia 3.000 m-takoa izango da.

Partehartzaile guztiek salbamendu jaka eraman beharko dute.


5. LEKUA

Ullibarri Ganboako, Vitoria klub nautikoan.


6. ESTROPADEN ORDENA

9:30-10:30 Izenemateen konfirmazioa
1go ESTROPADA: 11:00tan k-1 A Infantila h eta c-1 B Infantila 3000m
 11:05tan k-1 B Infantila h eta c-1 B Infantila 3000m

2. ESTROPADA:  11:30 tan k-1 A Infantilak d eta k-1 B Infantila d 3000m

Antolatzaileek justifikagarria den edozein arazorengatik aldaketak egiteko eskubidea izango dute.  Hala nola, maila ezberdinetako partaide kopurua, betiere ordu erdi lehenago adierazten bada.

7. KIROL SARIAK

Mailako eta kategoriko 3 lehenengoek eta lurraldeko talde irabazleak dominak jasoko dituzte.

Dirulaguntzak egongo dira parte hartzen duten klub guztientzat, partaide kopuruaren eta kilometrajearen araberako izango direnak.


8. AZKEN OHARRA

Araudi honetan jasotzen ez diren gaietan hauei jarraituko zaie:
a) Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 legeari.
b) Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren 1985eko uztailaren 2ko aginduari.
c) Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailaren 1985eko uztailaren 29ko aginduari, Eskolarteko Kirol-lehiaketetako diziplina-erregimenari buruzkoari.
d) Kultura Sailaren 1986ko maiatzaren 20ko aginduari, Euskadiko Eskolarteko Jokoak arautzen dituen 85-07-02ko Aginduaren zati bat aldatzen duenari.
e) Eskolako Kirolari buruzko ekainaren 5eko 160/1999 dekretuari.
f) 160/1990 dekretua aldatzen duen abuztuaren 24ko 337/1990 dekretuari.
g) Euskadiko Piraguismo Federazioaren araudiak xedatzen duenari.

 

 

 

 

 

Azken eguneratzea: 2005/06/13