Hiri-apartzeria: Kataluniako ereduaren esperientzia
Txosten honen xedea Kataluniako esparru instituzionalean (oso sustraituta dago bertan) hiri-apartzeriaren irudia aztertzea da, EAEren esparruan aplikatzeko duen potentziala aztertzeko.
Etxebizitza Plan Zuzendaria 2013-2016 prestatzeko esparruan irekitako prozesu parte-hartzailean jasotako herritarren proposamenei esker jarduketa batzuk identifikatu dira, hasieran planifikatutakoen osagarriak eta plan horretan txertatzeko modukoak. Herritarren proposamen horietako batek hiri-apartzeriari lotutako jarduketak EAEn aplikatzeko potentzialari buruzko azterketa egitea planteatzen du.
Txostena (PDF, 725 KB) 2014/05/12
Azken aldaketako data:
2014/05/13