|
Lurzoru eta Hirigintza
Aurkezpena
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak honako eginkizun hauek ditu:
-
Babes ofizialeko etxebizitzen politika bat aurrera eramateko behar den lurzorua erosi, kudeatu eta hirigintzaren ikuspegitik garatzea, behar den garapen-antolamendua prestatuz eta behar diren hirigintza-lanak eginez.
-
Udalekin hirigintza-hitzarmenak negoziatu, idatzi eta sinatzea, etxebizitza babestuak sustatze aldera.
-
Eremu batzuk Birgaitze Integratuko Eremu eta Andeatutako Eremu Deklaratzeko espedientea hastea eta Birgaitze Integratuko Eremu eta Andeatutako Eremu deklaratzea, bai eta egoki ikusten diren eremuak berpizteko laguntzetarako dei egitea ere.
|