ADR zerbitzu-ataria
Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lan Saileko Garraio Zuzendaritzaren zerbitzu honek salgai arriskutsuekin lan egiten duten guzti-guztiei, garraioan, biltegietan nahiz manipulatzen lan egiten dutenei, informazio zehatza eta erabilgarria eskaini nahi die.
Atari honek informazioa ez ezik, zerbitzuak ere eskaintzen ditu. Zerbitzuaren helburu nagusia erabilgarri izatea da, eta erabilgarritasun horri eutsiz, pixkanaka haztea, eta horregatik arau berriak sortu ahala webgunean sartzen ditugu, aurrekoa kendu gabe, indarrean sartu berri dena eta aurrekoa, biak kontsultatu ahal izateko, eta kontzeptu bakoitzean (materia, glosarioa, etiketa, eta abarretan) zer-nolako aldaketak egin diren errazago ikusteko.
Oraingoz ADR 2005 eta 2003
Orain arte egindako lana zure esku jarri nahi dugu, eta, aurrerantzean ere lanean jarraitzeko asmoa dugu, gero eta zerbitzu gehiago eskaintzeko.
Hemen ADRren eduki osoa aurkituko duzu, erraz kontsultatzeko moduan antolatuta.
ADR kontsutatzeko lau modu dituzu:
-
Liburuaren aurkibidea.
Testuaren aurkibide nagusian nahi duzun zatian klik eginez edo bilaketarako laukian atal baten zenbakia jarrita, testu hori azalduko zaizu, PDF formatuan (Acrobat Reader behar da ikusteko).
-
Glosarioa.
ADRren barruan jasotako terminoen definizioak aurkitzeko aukera ematen du; zerrenda osoan begiratuta edo zuzenean termino bat eskatuta. Behar duzun informazioa osatzeko beste era bat da. Glosarioa osatzeko kasu askotan argazkiak ere badatoz.
-
Bilaketa aurreratua.
NBE, Nazio Batuen Erakundearen zenbaki bati dagokion informazio guztiaren edo materia jakin baten bila bazabiltza, hau da biderik zuzenena. Oso tresna erraza da, eta klik batean materia baten gaineko fitxa eta araudian horri buruz jasotako guztia eskuratuko duzu.
-
Salgai arriskutsuentzako etiketak.
Arrisku-etiketen zerrenda bat aurkituko duzu. Baina oraindik gehiago dago. Fardeletan jartzeko behar dituzun etiketak inprimatu ditzakezu.
Salbuespen etiketak (NBE zenbakiarekin eta gainetikoekin) inprimatzea ere oso erraza da, formulario bat besterik ez duzu bete behar.
|