Mugikortasun Jasangarriaren Saila

Listado de FAQS



  • Enpresa batek bere lantegian salgai arriskutsuak hustutzen baditu, eta deposituetan produktu arriskutsua badu, beharrezkoa al du segurtasun-ikuskatzailea?
    Bai.

  • Beharrezkoa al da ADR onarpen-ziurtagiria kutxa-kamioientzat?
    ADRren arabera, lehergaiak edo eta FL, OX eta AT motako ibilgailuetan garraiatzekoak salgai arriskutsuak izan ezik, ez da beharrezkoa zeharkako marra arrosa daraman ziurtagiria.
    Aurreko idazatian aipatutako salgaietarako ez bada, ziurtagiriak ez du zentzurik, eta are gutxiago eskatzailea administrazio bat bada.
    Eskatzailea enpresa bat izanez gero, gauza oso bestelakoa da, enpresa batek ibilgailu jakin baten ezaugarri bat edo gehiagori buruzko ziurtagiria eska baitezake (ibilgailuak daramatzean itzalgailu kopurua, ADRk exijitzen dituen etiketak, ihes-hodietako su-garrak amatatzeko sistema, eta bestelakoak argitzeko).
    Gauza bat dago argi: kontrakoa frogatu ezean, Kontrolerako Baimendutako Erakundeek oso ondo ezagutzen dituzten legeak, eta ez da sinesgarria ADR onarpen-ziurgatiria egitea, ibilgailuaren ezaugarriak ADRk ezarritakoarekin bat ez datozenean.

  • Enpresa batek salgai arriskutsuak erabiltzen baditu, baina 10.010 etas 10.011 bazter-oharretan ezarri baino kantitate txikiagoan, behar al du segurtasun-ikuskatzailerik?
    Ez.

  • NBE-ren 1.202, 1.203 eta 1.222 identifikazio-zenbakia duten gaia erabiltzen dituen enpresa bateko segurtasun-ikuskatzaile izateko, zein ziurtagiri mota behar du ikkuskatzaileak?
    ADR osoarena edo salgai horietarako ziurtagiri berezia. 3, 4.1, eta bestelakoetarako baimentzen dutenek ez diote balio.

  • Petrolio-gaien zerbitzuguneek behar al dute segurtasun-ikuskatzailerik?
    Bai.

  • Urteko txostenean bidalketa bakoitzaren posta-kodea jarri behar al da?
    Ez. Beti posta-kode bera jarri behar da; fabrikatzaileak salgai kargatu den tokikoa eta hartzaileak hustu den tokikoa.

  • Enpresa batek hondakinak sortzen ditu; hondakin horietako batzuk ADR-k araututakoak dira, baina besteak ez. Beharrezkoa al du segurtasun-ikuskatzailea?
    Bai, ADRk arautzen dituen hondakin horietarako.

 

Azken eguneratzea: 2006/03/30