Liburua
Orri honek ADR araudia paperezko edizio batean bezala irakurtzeko aukera ematen dizu.
Kapituluen aurkibide bat eskaintzen du. Horietako edozeinetan klik eginez, beste leiho bat irekiko da, eskatutako kapituluarekin (PDF formatuan, Acrobat Reader).

“Ir al apartado”: liburuaren zein atal kontsultatu nahi duzun baldin badakizu, idatzi atalaren zenbakia (bost maila onartzen ditu) x.x.x.x.x formatuarekin eta sakatu bilaketa ikonoan edo itzul botoia.
Glosarioa
ADRren 1.2.1 DEFINIZIOAK kapituluan jasotako terminoekin glosario bat osatu dugu.
Bilaketa bi eratara egin daiteke:
-
Terminoa koadroan hitza edo hitzak idatzi. Sakatu bilatu botoia edo itzul tekla.
-
Teklatu osoa bistaratu nahi baduzu, pantailaren goiko aldean eskuinetara Glosario osoa botoia sakatu besterik ez duzu.
Bide bat edo bestea aukeratu, datu-baseko definizioak agertuko zaizkizu, eta halakorik bada, argazkiak edo eskemak.
Argazkia hobeto ikusi nahi izanez gero, egin klik argazkiaren gainean eta beste leiho batean handituta azalduko zaizu.
Aplikazio honen helburua informazioa eskaintzea da. Araudi ofiziala eskuratu nahi baduzu, esteka bat duzu horretarako. Araua PDF formatuan dator eta horrek bakarrik dauka balio ofiziala.
ONU zenbakiaren eta materiaren bidezko bilaketa aurreratua
ADR adituentzat, funtzio hau webgunearen zerbitzurik onena.
3.2.1 kapituluko A Taula: salgai arriskutsuen zerrenda kargatu dugu aplikazioan.
Bilaketa
Materia bat bilatzeko bi bide daude:
-
ONU zenbakiaren bidezko bilaketa. materia edo materia mota identifikatzen duen 4 digituko zenbakia idatzi.
-
Testu-bilaketa. Tauletan datozen materiak deskribatzeko testuetan bilatzen du.
Idatzi bilatu nahi duzuna dagokion koadroan, eta sakatu itzul tekla edo bilatu botoia (kutxa bakoitzaren eskuinetara).
Bilatu nahi denarekin bat datozen materiak (bat baino gehiago badira) taula batean jasoko dira, ezaugarri berezienen laburpen batekin.

3.2 kapituluan materia horri buruz jasotako informazio guztiak bistaratu nahi baduzu, egin klik materia bakoitzaren izenean datorren estekan eta fitxa bat azalduko zaizu.
Materia bati buruzko fitxa
ADRn jasotako materia baten gainean egindako fitxa baten adibidea:

TAULAREN ZUTABEAK (3.2.1 kapituluaren laburpena)
1. zutabea: NBE zenbakia.
Materia edo salgai arriskutsu horri NBEk emandako zenbakia (baldin eta eman badio); edo bestela, 2. zatiko (erabaki-zuhaitzetako) irizpideen arabera berariaz aipatu ez diren materia edo objektuek hartuko duten izenburu generikoa.
2. zutabea: izena eta deskribapena.
Materiaren edo objektuaren izena, letra larriz, baldin eta NBEk zenbaki espezifiko bat eman badio, edo 2. zatiko irizpideen arabera dagokion izenburu generikoa.
3.a zutabea: mota.
Materia edo objektu arriskutsua zein motatakoa den, mota horren zenbakia adierazten du. Motaren zenbakia 2. zatiko prozedura eta irizpideei jarraituz ezartzen da.
3.b zutabea: motaren kodea.
Materiaren edo objektu arriskutsuaren motaren kodea.
4. zutabea: enbalaje-taldea.
Salgai arriskutsu horri esleitu zaion enbalaje-taldearen (I, II o III) zenbakia edo zenbakiak jasotzen dira. Enbalaje-taldeen zenbaki horiek 2. zatiko prozedura eta irizpideen arabera ezartzen dira.
5. zutabea: etiketak.
Fardel, edukiontzi, edukiontzi-zisterna, zisterna eramangarri, elementu anitzeko gas-edukiontzi eta ibilgailuetan jarri beharreko etiketa-ereduen eta etiketen zenbakia adierazten du (ikus 5.2.2.2 eta 5.3.1.7).
6. zutabea: xedapen bereziak.
Errespetatu beharreko xedapen berezien kodeak adierazten ditu. Xedapen horiek arlo asko hartzen dituzte, baina batez ere 1. zutabetik 5.era bitarteko gaiak ukitzen dituzte.
7. zutabea: kantitate mugatuak.
Kode alfanumerikoa.
8. zutabea: enbalajerako jarraibideak.
Enbalajerako kontuan izan beharreko jarraibideen kode alfanumerikoak.
9.a zutabea: ontziratze/enbalajerako xedapen bereziak.
Enbalajerako kontuan izan beharreko jarraibideen kode alfanumerikoak.
9.b zutabea: salgaiak nahasian enbalatzeko xedapen orokorrak.
Salgaiak nahasian enbalatzeko aplikatu beharreko xedapenen kode alfanumerikoak adierazten dira. Guztiak ere "MP"hizkiekin hasten dira. Xedapen horiek 4.1.10 idatz-zatian datoz, zerrendan. 9.b zutabean ez badator “MP”z hasten den koderik, orduan xedapen orokorrak bakarrik aplikatu beharko zaizkio (ikus 4.1.1.5 eta 4.1.1.6 idatz-zatiak).
10. zutabea: zisterna eramangarrietan garraiatzeko jarraibideak.
4.2.2.1etik 4.2.4.2.4rako eta 4.2.4.2.6 idatz-zatien arabera salgai hori zisterna eramangarrietan garraiatzeko jarraibideari dagokion kode alfanumerikoa adierazten du.
11. zutabea: zisterna eramangarriei buruzko xedapen bereziak.
Zisterna eramangarriei buruz errespetatu beharreko xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten ditu.
12. zutabea: ADR zisternentzako zisterna-kodeak.
Zisterna mota bakoitzari eman zaion kode alfanumerikoa; 2. motako gasentzat 4.3.3.1.1 idatz-zatiaren arabera eta 3tik 9. mota bitarteko materientzat 4.3.4.1.1 idatz-zatiaren arabera ezarri dira.
13. zutabea: ADR zisternei buruzko xedapen bereziak.
ADR zisternei buruz errespetatu beharreko xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten ditu.
14. zutabea: zisternen garraiorako ibilgailuak.
Zutabe horretan jasotako kodeak 7.4.2 idatz-zatiaren arabera zisternetan eraman beharreko materia zer-nolako ibilgailutan garraiatu behar den adierazten du (ikus 9.1.1).
15. zutabea: garraioaren kategoria.
Materia edo objektuaren garraioari zein kategoria eman zaion adierazten du zenbaki baten bidez; zenbaki horren arabera garraio-unitate bakoitzeko garraiatutako kopuruekin lotutako salbuespenak handiagoak edo txikiagoak izango dira (ikus 1.1.3.6).
16. zutabea: garraioari buruzko xedapen bereziak: fardelak.
Fardelen garraioan aplikatu beharreko xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten ditu. Guztiak ere “V” hizkiarekin hasten dira.
17. zutabea: garraioari buruzko xedapen bereziak: solteko salgaiak.
Solteko salgaien garraioan aplikatu beharreko xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten ditu. Guztiak ere “VV” hizkiarekin hasten dira.
18. zutabea: garraioari buruzko xedapen bereziak: zama-lanak.
Zama-lanetan eta salgaien manipulazioan aplikatu beharreko xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten ditu. Guztiak ere “CV” hizkiarekin hasten dira.
19. zutabea: garraioari buruzko xedapen bereziak: ustiapena.
8.5 kapituluan ustiapenari buruz jasotako xedapen berezien kode alfanumerikoak adierazten dira. Guztiak ere “S” hizkiarekin hasten dira.
20. zutabea: arriskua identifikatzeko zenbakia.
Bi edo hiru zifrak osatutako zenbakia da (batzuetan "X" hizkia daramate aurretik), eta laranja-koloreko panelaren goiko aldean azaldu beharko du, 5.3.2.1 idatz-zatiaren arabera zisternetako edo salgai solteen garraiorako ezartzen den bezalaxe.
Arrisku-etiketak
Webgune honetan ADRk jasotako arrisku-etiketa guzti-guztiak aurkituko dituzu.
Etiketa guztiak 100x100mm formatuan bistaratu daitezke, etiketaren gainean klik egin, eta fardelean jartzeko moduko tamainan inprimatu ahal izateko.
Materiaren fitxatik abiatuta bezala, NBEaren izendapena duen fardel-etiketak inprima daitezke (NBEren 4 zifrako zenbakiarekin) edo LQ etiketak (NBEren zenbakirik gabe), guztiak ere 100x100mm tamainakoak.
|