Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Saila

Hirigintza Barneratzailea

Kaleek Badute Generoa

2011/11/09 - 2011/11/11
Inprimatu
DATU OROKORRAK
Deskribapena:
EAEko udalerrietako kaleetan genero-ikuspegiaren uztardura lortzeko mintegia. Ikastaroa IVAPek homologatzeko bidean dago.
EKITALDIAREN XEHETASUNAK
Lekua:
Vitoria-Gasteiz, Europa Kongresu Jauregia
Hasiera data:
2011/11/09
Amaiera data:
2011/11/11
Hasiera ordua:
9:00
Antolatua:
Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritza
DESKRIBAPENA

Hiri jasangarria proiektatzeko garaian erabakigarria da genero ikuspegia hasieratik txertatzea; guztiok izan ditzagun posibilitate berberak espazio eta zerbitzu publikoetara heltzeko eta horietaz gozatzeko. Helburua da hiriak eskeintzen dituen aukeretaz baliatu ahal izatea. 

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak hirigintza barneratzailea nabarmendu nahi du. EAEko udalerrietako kaleetan genero-ikuspegiaren uztardura lortzeko hainbat metodologia eta jardunbide egokiak zabaldu nahi ditu, honako topaketa profesionalaren bidez: 

mintegia: hirigintza barneratzailea – kaleek badute generoa (2011ko azaroaren 9-11. Vitoria-Gasteiz, Europa Kongresu Jauregia) 

Hirigintzako alorrean diharduten profesionalentzat izango da, bai Administrazio Publikoan bai enpresa pribatuetan lan egiten dutenentzat. Bi egun eta erdi iraungo du, eta bertan, hirigintza eta generoa uztartzean sortzen diren arazoak eta beharrak aztertuko dira, hala nola izan diren esperientziak. 

Horretarako, Osoko Bilkurak eta Tailerrak izango dira: lehenengoetan kontzeptu eta ideia nagusiak azalduko ditugu; bigarrenetan gai horiek sakon aztertuko ditugu, metodologia zehatzak aurkeztuz eta arrakastatsuak izan diren esperientziak ezagutuz. Hau da, bertaratutakoei ezagupen eta baliabide zehatzez hornitzea dugu helburu, jakin dezaten zer egin daiteken eta nola egin behar den, beren tokian tokiko eremuetan, beren udalerrietan. 

Ikastaroa IVAPek homologatzeko bidean dago. Aprobetxamendu-kalifikazioa duen egiaztagiria igorriko zaie gutxienez irakastorduetako % 80an egon diren ikasleei.

Egitaraua

Bideoa: “Hirigintza barneratzailea. Kaleek badute generoa” jardunaldien laburpena. (mp4, 68Mb)

TXOSTENAK

SAILAREN ARGITARAPENAK

Azken eguneratzea: 05/02/2013