Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saila 

Heziketarako sarbideari buruzko informazio-saioa HARRERAGUNEN

Saioa bereziki zuzenduta dago hemen berriki iritsitako familiei eta, oro har, Euskal Hezkuntza Sistemaren barruan nola egin seme-alaben eskolatzea hobeto ezagutu nahi duten pertsona guztiei.

Otsailaren 2an, hasi zen zuen seme-alabak Bilboko ikastetxeetan matrikulatzeko plazak eskatzeko epea.

Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 13ra arte (ostirala barne) zabalik egongo da.

Harreragunetik heziketarako sarbideari buruzko informazio-saio batera gonbidatu nahi zaituztegu. Saioa bereziki zuzenduta dago hemen berriki iritsitako familiei eta, oro har, Euskal Hezkuntza Sistemaren barruan nola egin seme-alaben eskolatzea hobeto ezagutu nahi duten pertsona guztiei.

Saioa Javier Riaño, Bilboko Udaleko Hezkuntza Zuzendariak, emango du, eta tramitazioari, epeei, irizpideei eta eskuragarri dauden baliabideei buruzko informazio argia eta ulerterraza eskainiko da.

Izen‑ematea edo informazio gehiago jasotzeko:
�� 94 400 82 00
�� harreragune@bilbao.eus

Interesa izan dezaketen familiei informazio hau helaraztera eta parte hartzera animatzen zaituztegu.

�� Haurtzaindegi-zerbitzua egongo da
�� Plaza mugatuak

ERLAZIO DUTEN DOKUMENTUAK

Antolatzailea:
Harreragune
Ekitaldi-mota:
Ikastaroa
Hasiera data - Amaiera data:
-
Ordutegia:
18:00
Harreragune
Colón de Larreategui, 3
BilbaoBizkaia (España)