Ekonomia eta Ogasun Saila

Arautegia

Inprimatu

126/2007 DEKRETUA, uztailaren 24koa, batetik, "Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A." sortzen duena, eta, bestetik, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretua eta bera garatzeko araudia eta azaroaren 15eko 373/2005 Dekretua aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila; Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 178
  • Hurrenkera-zk.: 5146
  • Xedapen-zk.: 126
  • Xedapen-data: 2007/07/24
  • Argitaratze-data: 2007/09/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ogasun; Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruz indarrean diren legezko xedapenen testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuko 19. artikuluarekin bat etorriaz, Euskal Autonomia Erkidegoko Sozietate publikoek honako baldintzak bete behar dituzte: euren kapitalaren gehiengoa Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edo honen erakunde instituzionalek izatea.

"Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A" (Visesa) Sozietate Publikoaren lehentasunezko jarduera hauxe izan da: babes ofizialeko etxebizitzak sustatzea; baina, azken urteotan bere egin ditu beste era bateko jarduerak kudeatzea, hala nola, onuradun legez, lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzeko eskubideaz baliatzea, babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa eta trukatzeetan bitartekaritza egitea, eta oraintsuago Etxebizitza Hutsen Programa, abenduaren 30eko 316/2002 Dekretuaz arautua, kudeatzea.

Sektore publikoak burutzen duen kudeaketa berrantolatu eta arrazionalizatzearen inguruko zioak direla-eta, komenigarritzat jotzen da: Visesa-k egun kudeatzen duen sustapen-jarduera bereiztea gainontzeko jardueretatik, izan ere, Etxebizitza eta Gizarteko Gaietako Sailak artezean kudeatuko baititu azken horiek.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko uztailaren 24an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Merkataritzako izaeraz eta forma anonimoaz sozietate publiko bat sortzea erabakitzen da, zeinaren bazkide bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa izanik "Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A." izena izango duen.

  1. – Dekretu honen eranskinean jasotako idazketarekin arabera, Sozietatearen estatutuak onartzea.

  2. – Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A." sozietate publikoa honako hauek bitartez eraenduko da: bere estatutu sozialak, sozietate publikoei aplikatzeko diren xedapenak eta sozietate anonimoei buruzko legerian xedatutakoa.

  1. – Sozietatearen xedea hauxe da:

    1. – "Etxebizitza Hutsaren Programa" delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

    2. – Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluaren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

    3. – Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten besteerakunde edo organismo batzuenak.

    4. – Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.

    5. – Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreango araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz —lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz—baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

    6. – Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

  2. – Sozietatearen xede eta jarduera nagusiak gauzatzeko beharrezko edo komenigarritzat jotzen diren jarduera osagarriak ere, Sozietatearen xedearen barruan sartzen dira. Jarduera batzuk baliatzeko, legeak betekizun bereziak eskatzen baditu eta Sozietateak ezin baditu bete horiek, Sozietatearen xedetik kanpo geratzen dira.

  3. – Sozietatearen xedea burutzeko, Sozietateak partea izan dezake beste enpresa nazional edo atzerritar batzuetan, baldin eta etxebizitza hutsei dagokienez birgaitzeko eta errentamenduak kudeatzeko beste programa batzuk (edo antzeko batzuk) badira euren helburu; betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldez aurretik baimena izanda eta kasu bakoitzerako erabakitako baldintzen barruan.

Sozietatea sortzeko kapitala hirurogei mila eta ehun eta bi eurokoa (60.102) izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak osorik harpidetua, hasieran harpidetzaren % 25a ordainduko da, eta estatutuen arabera aldez aurretik hautatutako administrazio-organoak erabakiko du noiz ordainduko den gainontzeko dibidendu pasiboa.

  1. – Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sailari atxikiko da "Sociedad Pública de Gestión de Vivienda, S.A / Etxebizitza Kudeatzeko Sozietate Publikoa, E.A.", eta Ogasun eta Herri Administrazio Sailak egingo du finantzen kontrola.

  2. – Bazkide bakarra denez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari doazkion bazkide eskubideak Jaurlaritzaren Kontseiluak baliatuko ditu, eta horixe izango da akziodunen batzar orokorra. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bazkide bakarraren kondizioa galtzen badu, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari egokituko zaio bazkide-eskubideaz baliatzea.

  3. – Sortzen den sozietate anonimoan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak izango duen partaidetza ez da izango kapitalaren ehuneko berrogeita hamaikatik beherakoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak bere titularitatepeko eskubideak eta ondasunak utzi ditzake "Sociedad Pública de Gestión de Vivienda, S.A / Etxebizitza Kudeatzeko Sozietate Publikoa, E.A." sozietate publikoaren esku, betiere honek bere helburuak gauza ditzan. Eskura jartze horrek ez dakar ondasun eta eskubideen titularitatea zein kalifikazio juridikoa aldatzerik, eta aipatu sozietate publikoari honakoa dakarkio: direlako ondasun eta eskubideen zaintza, babesa eta kudeaketa egin beharra. Euskadiren Ondareari buruzko azaroaren 17ko 5/2006 Legeko 60. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat etorriaz, eraenduko da sozietate publikoari esleitutako ondasun eta eskubideez baliatzea.

Ondare eta Kontratazio zuzendariari eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuari, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean, sozietatearen eraketa-eskritura emateko ekintza joateko ahalmena ematen zaie, eta, bestetik, sozietate eratzeko beharrezko diren agiri pribatu eta publikoak.

  1. – 316/2002 Dekretua, abenduaren 30ekoa, "Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta "Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA" (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona:

    • Titulua:

    • Sarrera. Lehenengo, hirugarren eta laugarren paragrafoak.

      2. artikulua

      3.1.b) eta 3.2 artikuluak.

      4.1 eta 4.2 artikuluak.

      5.1 eta 5.1 b) artikuluak.

      6.2. artikulua.

      7.1, 7.2 eta 7.3 artikuluak.

    • Xedapen gehigarri bakarra.

  2. – 100/2004 Dekretua, 2004ko ekainaren 1ekoa, ondoko dekretua aldatzen duena: "Etxebizitza Hutsaren Programa" sustatu eta bultzatzen duena, programa horren araubide juridikoa ezartzen duena eta "Vivienda y Suelo de Euskadi S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, SA" (Visesa) Baltzu Publikoari programa kudeatzeko ardura ematen diona:

    • Titulua:

    • Sarrera. Lehenengo, hirugarren, laugarren eta bosgarren paragrafoak.

    • Artikulu bakarra edo Kontsolidatutako 316/2002 Dekretuko 7.1 artikulua.

  3. – 2003ko apirilaren 22ko Agindua, "Etxebizitza Hutsaren Programaren" lagapen-baldintzei eta esleipen prozedurari buruzkoa:

    • Sarrera. Lehenengo, bigaren eta laugarren paragrafoak.

      1. artikulua

      2. artikulua

      3.1, 3.2, 3.3, 3.4 eta 3.5 artikuluak.

      4. artikulua

      5.1. artikulua

      6.1. artikulua

      7.1 eta 7.5 artikuluak.

      9.1 eta 9.2 artikuluak.

      10. artikulua

    • Lehenengo xedapen gehigarria.

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko uztailaren 24an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.

  1. – "Sociedad Pública de Gestión de Viviendas en Alquiler / Etxebizitza Alokairuetarako Sozietate Publikoa, S.A." izenarekin sozietate publiko bat eratzen da, forma anonimoaz eta merkataritzako sozietateen kategoriaz, zeinetan, eraketa unean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa baita bazkide bakarra.

  2. – Aipatu sozietatea honako arauekin eraenduko da: Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko testu bateratua onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua, estatutu hauek, Sozietate Anonimoei buruzko indarreango Legea eta Sozietate Anonimoen Araubide Juridikoa ordenatzen duten gainontzeko legezko manuak.

  1. – Sozietatearen xedea hauxe da:

    1. – "Etxebizitza Hutsaren Programa" delakoa kudeatzea, zehazki, bere araubide juridikoa ezartzen duen 316/2002 Dekretuko baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai arlo honetaz diren arauak garatu edo ordezteko ezein araudirekin ere. Beraz, jardueraren barruan berariaz sartzen dira honakoak: aipatu bezalako etxebizitzak birgaitu eta errentamendu-erregimenean kudeatzea.

    2. – Errentamendu-erregimenean baliatu ahal izateko, ezein lagapen-tituluaren bidez esleitzen zaizkion etxebizitzak kudeatzea.

    3. – Ondoren zehaztutakoen etxebizitzak alokairu-erregimenean kudeatzeko jarduera guztiak burutu eta garatzea: sozietaterenak berarenak, etxebizitzaren arloan eskumenak dituen sailarenak, Eusko Jaurlaritzak partaidetza duen sozietateenak edo hala eskatzen duten beste erakunde edo organismo batzuenak.

    4. – Sozietateak kudeatzen dituen etxebizitzak birgaitzeari dagokionez, obrak, estudioak, proiektuak eta mantenimendu- eta kudeaketa-lanak kontratatu eta esleitzea; betiere, hartarako legeztatutako esleipendunei zein eskudun organismoei direlako etxebizitzak eskura jarriaz.

    5. – Onuradun legez edo zuzenbidez onartutako beste era batez babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari, indarreango araudiak zehaztutakoarekin bat etorriaz, eta hain justu ere honako jarduera hauek burutzeko: babes ofizialeko etxebizitzak transmititzeari doakionez, eskurapenak lehentasunez egiteko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari aitortutako eskubideaz —lehentasunez erosteko eta atzera eskuratzekoaz—baliatzeko bitartekaritza-, kudeaketa- eta exekuzio-jarduerak, alegia; betiere, apirilaren 15eko 7/1988 Legean eta hori garazteko araudian jasotako baldintza eta zehaztapenekin bat etorriaz, eta bai maiatzaren 6ko 103/1997 Dekretuarekin eta arlo honetako arauak garatu edo ordezteko eman dadin ezein araudirekin ere.

    6. – Etxebizitzak transmititzeko bitartekaritza eta haien geroztiko akurapena edo salmenta egiteko jarduerei dagokienez, babesa ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari; betiere, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudiarekin bat, etxebizitzon titularrek Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren esku jarri behar badituzte.

  2. – Sozietatearen xede eta jarduera nagusiak gauzatzeko beharrezko edo komenigarritzat jotzen diren jarduera osagarriak ere, Sozietatearen xedearen barruan sartzen dira. Jarduera batzuk baliatzeko, legeak betekizun bereziak eskatzen baditu eta Sozietateak ezin baditu bete horiek, Sozietatearen xedetik kanpo geratzen dira.

  3. – Sozietatearen xedea burutzeko, Sozietateak partea izan dezake beste enpresa nazional edo atzerritar batzuetan, baldin eta etxebizitza hutsei dagokienez birgaitzeko eta errentamenduak kudeatzeko beste programa batzuk (edo antzeko batzuk) badira euren helburu; eta, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldez aurretik baimena izanda eta kasu bakoitzerako erabakitako baldintzen barruan.

  1. – Sozietatearen helbidea hauxe da: Gasteiz, Orio kaleko 1-3, behealdea.

  2. – Administrazio-organoak lekuz alda dezake Sozietateren egoitza, Gasteizko Udalerriaren barruan. Batzar Orokorrak Gasteizko Udalerritik kanpora alda dezake Sozietatearen egoitza.

  3. – Administrazio-organoa da eskudun organoa ondokoak egiteko: Sozietatearen bulegoak, lantokiak, instalazioak, deposituak, sukurtsalak, agentziak edo ordezkaritzak sortu, aldatu, kendu edo lekuz aldatzea.

Sozietatearen iraupena mugagabea da, eta Merkataritzako Erregistroan inskribatzen den egunean hasiko ditu bere operazioak.

  1. – Sozietateren kapitala hirurogei mila ehun eta bi (60.102) eurokoa da, eta 100 akzio izendun eta arruntek (serie eta klase batekoak) ordezkatuko dute, bakoitzak seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) balio izenduna du, eta 1etik 100erako zenbakiekin (biak barne) korrelatiboki zenbatuak izango dira. Talonadegi-liburuetan antolatuak izango dira akzioak.

  2. – Akzioetarik bakoitza guztiz harpidetu eta ordaindua, ehuneko hogeita bostean.

  3. – Gehienez ere 5 urteko epearen barruan, egiteko diren ordainketak eskudirutan gauzatuko dira, eta administrazio-organoak eskatuko ditu behin edo batzutan, betiere Legeko 42. artikuluan ezarritako betekizunekin. Administrazio-organoak baimendu egin dezake: diruzkoak ez diren ekarpenekin gauzatzea egiteko diren ordainketak; hartarako, egingo diren ekarpenen izaera, balioa eta edukia zehaztu beharko dira, eta bai ekarpenok gauzatzeko erabiliko diren forma eta prozedura ere, betiere kontuan izanik epea ezin izan daitekeela bost urtetik gorakoa.

  4. – Administrazio-organoak egindako jakinarazpenaren ondoren egin badute ordainketa akziodun guztiek, ez da beharrezkoa izango arau honetan ezarritako iragarkia argitaratzea Merkataritzako Erregistroaren Buletin Ofizialean.

  5. – Merkataritzako Erregistroaren Buletin Ofizialeko iragarkian finkatutako epea igaro arte, akziodun bat ere ez da sartuko berandutzaren barruan.

  6. – Ekarpen sozialak dirutan nahiz ondarezko edozein ondasun eta eskubidetan (dirutan balioetsi badaitezke) egin daitezke.

  1. – Akzioak izendunak izango dira, klase eta serie batekoak, eta euretako bakoitzak seiehun eta bat euro eta bi zentimoko (601,02) balio nominala izango du.

  2. – Akzio bat edo gehiago izateak bazkide kondizioa ematen du, eta Legeak eta estatutu hauek jasotako eskubide eta obligazioak dakartza.

  3. – Sozietate Anonimoei buruz indarrean den Legeak zehaztutako betekizunak jaso beharko dituzte akzioen tituluek, eta irarrita izan beharko dute administrazio-organoko kideen sinadura.

  4. – Akzioen titularrak, akzioen transferentziak eta akzioen gaineko eskubide erreal, karga eta zerga guztiak jaso beharko dira erregistro-liburu baten, zeina Administrazio-organoaren zaintzapean izango den.

  5. – Aurreko paragrafoan aipatutako erregistro-liburuan, akzioen titular gisa agertzen diren pertsona juridikoak bakarrik aitortuko ditu bazkidetzat Sozietateak.

Akzioen gozamenari dagokionez, bazkide kondizioa jabeari bakarrik doakio, baina gozamendunak, betiere, eskubidea izango du, gozamenak dirauela, Sozietateak erabakitako dibidenduen gainean. Gozamenduak erraztu egin beharko dio jabeari bere eskubideez baliatzea. Gozamenduaren eta jabearen arteko harremanak, gozamenaren eratze-tituluan zehaztutakoaz eraenduko dira; eta halakorik ez bada, Sozietate Anonimoei buruzko indarreango Legaz edo honen ordez Kode Zibilaz.

Akzioen bahitzerik bada, akzioen jabeari dagokio akziodunaren eskubideez baliatzea. Akzioen jabeak ez badu betetzen dibidendu pasiboak ordaintzeko obligazioa, hartzekodun pignoraziotik bere kabuz konpli dezake obligazio hori edo bahitzea gauza dezake.

Akzioak enbargatzen badira, aurreko artikuluan jasotako xedapenak errespetatu beharko dira, betiere hala egin badaiteke eta enbargoaren araubide berariazkoarekin bateraezina ez bada.

  1. – Sozietatea gobernatzea eta administratzea ondoko organoen ardura izango da:

    1. Akziodunen Batzar Orokorra.

    2. Administrazio-organoa.

    3. Zuzendaritza Orokorra.

  2. – Sozietatea administratu, ordezkatu, aholkatu edo zuzentzeari dagokienez, indarrean diren legeen arabera, legezko bateraezintasun baten barruan direnek ezin dute kargurik izan.

Legearekin bat deitutako eta eratutako Akziodunen Batzar Orokorra da Sozietatearen goreneko organoa. Balioaz hartutako bere erabakiek akziodun guztiak obligatzen dituzte; ausenteak, disidenteak eta bazkide izatea etenda dutenak ere bai.

  1. – Administrazio-organoak deituko ditu Batzar Orokorrak, horiek burutzeko finkatutako data baino gutxienez hamabost (15) egun lehenago, salbu eta Sozietatearen banaketa edo bat egitea tratatzeko kasuetan, izan ere, kasu horietan gutxienez hilabete bat lehenago deitu beharko baita.

  2. – Deialdia egiteko iragarkian honakoak adierazi beharko dira: ohikoa edo apartekoa den, non eta zein egunetan burutu den eta tratatuko diren gaia guztiak. Halaber, bidezkoa bada, bigarren deialdiko Batzarra zein egunetan egingo den ere jaso beharko da. Lehenengo eta bigarren batzarren artean gutxienez hogeita lau (24) orduko tartea izango da.

  3. – Batzarrean tratatuko diren gaiak adierazita eta titular diren akziodunek —kapital sozialaren ehuneko 5 egiten badute— eskatuz gero, Administrazioak deialdia egin beharko du. Kasu horretan, Administrazio-organoari notario bidez eskabidea egin zaion egunetik harako hogeita hamar (30) egunen barruan burutu beharko da.

  4. – Batzarretarako deialdi judizialari dagokionez, Legeak xedatutakoa errespetatu beharko da.

  5. – Aparteko edo ohiko Batzar Orokorra balioaz eratzeko, lehen deialdian beharrezkoa izango da: boto eskubidearekin harpidetutako kapitalaren bi herenak ordezkatzen dituzten akziodunak, eurenez edo ordezkariez, bertaratzea. Bigarren deialdian aski izango da kapital sozialaren gehiengoa.

    Bertaratutakoen gehiengo osoaz hartuko dira erabakiak.

    Kasu batean zein bestean, erabaki jakin batzuetarako akziodunen edo kapitalaren gehiengo handiagoa eskatzen bada, Legeak edo Estatutuek xedatutakoa errespetatu beharko da.

  6. – Bilera bakoitzean, Batzarrak berak izendatuko ditu Batzarreko lehendakari eta idazkaria. Lehendakaririk ez badago, bilerara azaldu diren bazkideek hautatutako bazkideak beteko du haren postua; Administrazio-organoak izendatzen duen pertsonak ordezkatu ahal izango du idazkaria.

  1. – Batzar Orokorrak ohikoak edo ezohikoak izan daitezke.

  2. – Ekitaldi bakoitzeko lehen sei hilabeteen barruan bilera bat egingo du Ohiko Batzak Orokorrak, hain justu ere aurreko ekitaldian Sozietateak egindako kudeaketa aztertu eta onartzeko; eta, halaber, kudeaketari doazkion kontuan eta balantzeak, egoki bada, onartzeko eta mozkinak aplikatzeren gaineko erabakiak hartzeko ere.

  3. – Batzar Orokorraren gainontzeko bilerak ezohikoak izango dira.

  1. – Batzar orokor ohiko zein ezohikoetara, botatzeko eta hitz egiteko eskubidearekin, honakoak bertaratu daitezke: batzarra burutuko den eguna baino bost lehenago, izendun Akzioen Erregistro Liburuan akzioak inskribaturik dituzten titularrak; eta, halaber, Erregistro Liburuan titular gisa agertzen denarengandik —agiri publiko bidez— akzioak arauz eskuratu dituztela egiaztatzen dituzten titularrak.

  2. – Bazkide ez diren Administrazio-organoko kideak Batzar Orokorretara azal daitezke, hitz egiteko eskubiderik baina ez botoa ematekorik. Eta behar denean, eskubide bera izango da zuzendari orokorrak.

  3. – Bazkide ez diren pertsonak batzarrean izatea baimenduko dezake Batzar Orokorreko lehendakariak, hitz egiteko eskubidea izango dute baina ez botoa ematekoa; hala ere, Batzarrak ezeztatu egin dezake aipatu baimena.

    Aztergaietako puntu zehatz batez informatzeko deitzen badira aipatu pertsonak, puntu hori eztabaidatu bitartean soilik izango dira bileran.

  4. – Tratatutakoa grabatzeko edo erregistroko ataza osagarriak burutzeko, Batzarreko lehendakariak beste pertsona batzuen lankidetza baimendu dezake, eta bai Batzar Orokorra burutzen den aretoan pertsona horiek egon ahal izatea ere.

Berariazko deialdirik gabe eta edozein gai tratatzeko balioaz deitua eta eratua izango da Batzar Orokorra, baldin eta, ordaindutako kapital guztia presente delarik, bertaratutakoek aho batez Batzarra egitea erabakitzen badute.

  1. – Bertan izateko eskubide duen akziodun orok, beste akziodun baten bidez, badu eskubidea Batzarren ordezkatua izateko.

  2. – Batzar bakoitzerako berariaz eta idatziz eman beharko da ordezkaritza, eta delako ahalordetzeari dagokionez, batzarreko lehendakariak, izaera orokorrez, ezarri ditzake beharrezko irizten dien betekizun, garantia eta formalitateak.

  3. – Estatutu hauen hemeretzigarren artikuluan aurreikusitako Batzar Unibertsala burutzea erabakitzeren ondorioei dagokienez, akziodun batek beste baten ordez parte hartu ahal izateko, hartarako berariaz emandako ahalordea beharko du.

  1. artikulu.– Akziodunen Batzar Orokorraren eskumenak.

    Honako dira Batzar Orokorraren eskumenak: Sozietate Anonimoen Legeak esleitzen dizkionak eta, oro har, jarduera soziala burutzeko beharrezko dituenak, betiere erakunde publikoei legezko xedapenek eskatutako betekizunen kontra jo gabe; eta bereziki:

  1. – Sozietateko lehendakaria eta lehendakariordea izendatzea, eta bai Administrazio Kontseiluko bokalak ere.

  2. – Sozietateko zuzendari orokorra izendatzea eta, beharrezko denean, kargutik kentzea.

  3. – Estatutuak aldatzea.

  4. – Kapitala murriztu edo emendatzea eta kreditu-eragiketak burutzea.

  5. – Inbentarioa, balantzea eta urteko kontuak onartzea.

  6. – Mozkinak aplikatzeari doakionez egoki dena erabakitzea.

  7. – Batzar Orokorreko kideen artean kontu-azterlariak izendatzea.

  8. – Kanpoko auditoretzak kontratatzea.

  9. – Inbertsio eta jarduera plan orokorrak onartzea.

  10. – Sozietate Anonimoen Legeak Batzar Orokorrari esleitzen dizkion gainontzekoak.

Zuzenbidez egoki diren ahalmen handienez eraendu eta administratuko da Sozietatea; aparte geratzen dira, Legeren eta estatutu hauen arabera, Batzar Orokorrari dagozkionak, eta honek hautatuko ditu:

  1. Administratzaile bakarra.

  2. Administratzaile solidario bi edo gehiago.

  3. Bi administratzaile mankomunatu.

  4. Administrazio kontseilu bat.

  1. – Administratzaileak izendatzeko eskumena Batzar Orokorrari dagokio.

  2. – Administratzaile izendapena izateko, ez da beharrezko izango bazkide izatea.

Administratzaile edo kontseilari izendapenak sei urteko iraupena izango du. Behin edo gehiagotan berraukeratu ahal izango dira, aipatu bezalako aldietarako.

  1. artikulu.– Administrazio Organoaren ahalmenak.

    Legeak eta Estatutuek Batzar Orokorrari erreserbatzen dizkioten ahalmenak muga bakarra direlarik, Administrazio Organoak burutuko du Sozietateren goreneko zuzendaritza eta administrazioa eta bai ordezkaritza ere, judizioetan zein horietaz kanpo. Sozietatearen xedean sartzen diren ekintza guztietara heltzen da aipatu ordezkaritza.

  2. artikulu.– Administrazio Organoarentzako ordainsariak.

    Ekitaldi bakoitzerako eta behar denean, Batzar Orokorrak erabaki ditzake administratzaileen ordainsariak, betiere aurrekontuen legeek ezarritako mugekin.

  1. – Administrazioa administrazio-kontseilu bati badagokio, eta hori honako hauek osatuko dute: lehendakariak, lehendakariordeak eta zenbait bokalek (gutxienez sei eta gehienez hamar). Guztiak ere (bakoitza bere zereginetarako), Batzar Orokorrak izendatuko ditu, kapital sozialaren gehiengo osoaz.

  2. – Kontseiluko kide izateko ez da beharrezko izango bazkide izatea.

  3. – Administrazio Kontseiluak izendatuko du idazkaria, baina kargu horretarako ez da beharrezko izango kontseilukide izatea. Idazkaria ausente bada edo ezintasunen bat badu, adinez gazteena den kontseilukideak ordeztuko du.

  4. – Administrazio Kontseilua, normalean, Sozietatearen egoitzan batzartuko da, lehendakariak aldez aurretik deialdia eginda, bere kabuz edo kontseilukideen herenak idatziz eskatuta, edo zuzendari orokorrak deialdia eginda, delako eskabidea egiten denetik harako hamabost egun naturalen barruan betiere; edonola ere, batzarrean tratatuko diren gaiak aztergai-zerrendan sartu beharko dira.

  5. – Presazko arrazoiak direnean izan ezik, berrogeita zortziko orduko aurrerapenaz egingo da deialdia, non aztergai-zerrenda, tratatuko diren gaiak jasotzen dituena, sartuko beharko den.

  6. – Kontseilukide guztiak presente direlarik, aho batez Kontseilua burutzea erabakitzen badute, Administrazio Kontseilua deitutzat eta eratutzat joko da, hain justu ere edozein gai tratatzeko.

  7. – Aldez aurretik igorritako aztergai-zerrendan jasotako gaiak bakarrik eztabaidatu ahal izango ditu Administrazio Kontseiluak.

  8. – Bilera egiten den unean kontseilukide direnak izan daitezke Kontseiluaren bileretan, hitz egiteko eta boto emateko eskubideekin. Kontseilua balioaz eratzeko, kontseilukideetarik erdiak eta bat gehiago bertaratu beharko dira, eurenez edo ordezkarien bitartez.

  9. – Kontseilukideetarik baten ordezkaritza bereganatu dezake beste kontseilukide batek, hura ausente bada edo ezintasunen bat badu, eta bilera bakoitzerako ahalordetze idatzizkoa dela medio.

  10. – Zuzendari orokorra ez bada administratzailea, Kontseiluko lehendakariak gonbidaturik, kontseiluko bileretan izan daiteke, baina hitz egiteko eskubidearekin baina ez botoa ematekoarekin. Kontseilua batzartzeko hark egindako eskabidean sartutako gaiak tratatu behar badira, orduan bertaratzeko eskubide izango du.

  11. – Administrazio Kontseiluko lehendakariak baimendu egin dezake bileretan izatea kide ez direnak, betiere hitz egiteko eskubidearekin baina ez botoa ematekoarekin.

  12. – Bertaratutakoen gehiengo osoaz hartuko ditu erabakiak Kontseiluak, Legeak edo Estatutuek besterik manatzen dutenean izan ezik. Boto-zenbaketan berdinketarik izanez gero, Kontseiluko lehendakariak kalitateko botoa izango du.

  13. – Kontseiluak onartuta gero, bileren akata jasoko da, eta aurrerantzean indar betearazlea izango du. Bileren aktak idazkariaren zaintza eta ardurapean izango dira; eta, beharrezkoa bada, lehendakariak jarritako bitarteko eta pertsonalaren laguntza izango du.

  14. – Sozietatearen interesak zuzendu, kudeatu eta administratzeko ahalmen eta botere zabalak izango ditu Administrazio Kontseiluak, eta Batzar Orokorrarentzat berariaz erreserbatu gabeko eskuduntza guztiak izango du.

  15. Sozietateko zuzendari orokorraren edo kontseilukideetariko baten esku utzi ditzake zenbait ahalmen Administrazio Kontseiluak, zehazki, legez eskuordetu ezin dinenez beste guztiak.

  16. – Kontseiluko lehendakariak kontseilukide legez ahalmen batzuk ditu, eta bai Estatutuek eta Legak ematen dizkionak ere; horietaz gain, Administrazio Kontseiluak eta gainontzeko administrazio-organo kolegiatuek hartutako erabakiak betearaziko ditu, eta Sozietatearen ordezkaritza izango du Batzar Orokorrak eta Administrazio Kontseiluak hartutako erabakietatik ondorioztatzen diren egintza eta kontratuetan. Orobat, demandatu zein demandatzaile legez, Sozietatea ordezkatuko du: administrazio, gobernu eta epaiketen inguruko eta epaiketaz kanpoko auzi, espediente eta arazoetan (eta baia beste era batekoetan ere). Lehendakariak beste kontseilukide baten edo zuzendari orokorraren esku utzi ditzake bere eskumen batzuk edo guztiak.

  1. – Kapital sozialaren gehiengoaz Administrazio Kontseiluak proposatuta, Batzar Orokorrak izendatu eta kenduko du kargutik zuzendari orokorra.

  2. – Administrazio Kontseiluak balioaz eta berariaz esleitzen dizkion eskumenak izango ditu zuzendari orokorrak, kontseilu horrek, edozein unetan aldatu edo ezeztatu egin ditzake eskumenok; besteak beste horietakoak dira:

    1. Instalazioetan eta zerbitzuetan beharrezko eta egoki irizten dien hedapen, eraldaketa eta berrikuntzak aztertu eta proposatzea, eta bai zerbitzua ahalik eta hobekien emateko beharrezko jotzen diren materiak eta tresnak kontserbatu, konpondu, birjarri eta eskuratzea ere.

    2. Alderdi ekonomikoan, enpresa egoki eta normal ustiatzeko proposamenei doakienez ekimen-, estudio-eta kudeaketa-jarduerak gauzatzea.

    3. Kontseiluak eta lehendakariak aztertu, arduratan hartu, erabaki eta onartu behar dituzten gai eta agiriak bildu eta ordenatzea.

    4. Lehendakariaren zuzendaritzapean, Kontseiluak hartutako erabakiak betearazteko ardura izatea zein izapideak eta prestakuntzak egitea.

    5. Ekitaldi bakoitza bukatutakoan, kudeaketaren garapena jasotzen duen memoria helaraztea Kontseiluari, eta Batzar Orokorrari helarazi behar zaiona idaztea.

    6. Hala behar duten korrespondentzia eta agiriak bere sinaduraz baimentzea.

  3. – Administrazio Kontseiluak bere ardurapeko eskumenak utz ditzake zuzendari orokorraren esku, hartarako eskuordetzean ezarritako zehaztapenekin. Eskritura publiko baten jasotzeaz gain, Merkataritza Erregistroan ere inskribatu beharko da eskuordetzea. Batzar Orokorrari balantzeak aurkeztea eta kontuak ematea ezin da inola ere eskuordetze baten sartu, ez eta Batzar Orokorrak kontseiluari ematen dizkion ahalmenak ere, salbu eta hartarako baimena izan.

  4. – Zuzendari orokorraren agintaldia mugagabea izango da, baina lotua izango da Batzar Orokorrak izendapenaz egin dezakeen ezeztapenari.

  1. – Urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartekoa izango da Sozietatearen ekitaldia.

  2. – Salbuespenez, Sozietatearen eraketa Merkataritza Erregistroan inskribatzeko eskritura ematen den egunean hasiko da lehen ekitaldia.

  1. – Legeak (obligazioz) ezarritako edo Batzar Orokorrak adierazitako ondokoen formulazioaz eta artezteaz arduratuko da Administrazio-organoa: liburuak, erregistroak, programak eta ekonomiari, aurrekontuei eta kontabilitateari buruzko agiriak.

  2. – Aurreko paragrafoan aurreikusitakoa gorabehera, euren kondizio subjektiboa eta espezifikoa dela-eta administrazio-dokumentazio jakin bat bete behar dutenek konplitu beharko dituzte betebehar horiek.

Sozietate Anonimoei buruz indarrean den legerian ezarritakoarekin bat etorriaz, ekitaldi bakoitzean egingo dira kontuen azterketa eta ikerketa.

Sozietateren gastu eta karguei eta borondatezko eta legezko erreserbei erantzun ostean, Sozietateak mozkin likidorik badu, Batzar Orokorrak erabakitako helburuetarako erabiliko da mozkin hori.

Sozietate Anonimoen Legeko 260. artikuluan eta hurrengoetan ezarrirako araubidearekin bat etorriaz, eta artikulu horietan aurreikusitako kausak direla-eta desegingo da Sozietatea.

  1. – Sozietatea desegiterakoan administratzaile izan zirenak likidatzaile bihurtuko dira, salbu eta desegitea ebazterakoan Batzar Orokorrak beste batzuk izendatu.

  2. – Goiko zenbaki horretan aipatu unean administratzaile kopurua bikoitia bada, adinez txikiena den administratzaileak ez ditu bereganatuko likidatzaile funtzioak.

Estatutu hauetan berariaz aurreikusi gabekoari dagokionez eta Sozietatea desegin eta likidatzeko, Legean ezarritakoak izango du indarra.

Estatutu hauen bitartez eraenduko da Sozietatea; eta euretan aurreikusi gabekoari dagokionez, Sozietate Anonimoen Legearen eta Sozietateari aplikatzekoak diren gainontzeko xedapenen bitartez.

  1. – Akzio bat harpidetuz gero, Estatutu hauetan jasotako prebentzioak errespetatu beharko ditu akziodunak, eta bai Sozietatearen organoek balioaz hartzen dituzten akordioak eta erabakiak ere, aurka egiteko eta banatzeko eskubideak galarazi gabe betiere.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (8)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.