Arautegia
InprimatuCORRECCIÓN DE ERRORES de la Orden de 17 de junio de 2008, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se modifica el Reglamento de la Denominación de Origen "Bizkaiko Txakolina/Txacoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia" y se aprueba su texto refundido
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 215
- Hurrenkera-zk.: 6252
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/06/17
- Argitaratze-data: 2008/11/10
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia Jatorrizko Deituraren Arautegia aldatzeko eta horren testu bategina onesteko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Agindua 2008ko uztailaren 29ko EHAAn (143. zk.) argitaratu zen. Agindu horren testuan, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak aurkitu direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
Aginduari erantsitako Arautegian, Mahats-bilketa berantiarra izeneko lehenengo xedapen gehigarriaren 3. puntuan, 19612 orrialdean, honako hau dioen lekuan:
Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 300 mg/l.
Honako hau esan behar du:
Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 260 mg/l.