Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Arautegia

Inprimatu

CORRECCIÓN DE ERRORES de la Orden de 17 de septiembre de 2008, del Consejero de Agricultura, Pesca y Alimentación, por la que se aprueba el Texto Refundido del Reglamento de la Denominación de Origen "Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria"

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 206
  • Hurrenkera-zk.: 5940
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2008/09/17
  • Argitaratze-data: 2008/10/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; EAEko udalak; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria Jatorrizko Deituraren Arautegiaren Testu Bategina onesteko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko irailaren 17ko Agindua 2008ko urriaren 15eko EHAAn (197. zk.) argitaratu zen. Aginduari erantsitako Arautegian, aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:

Aginduari erantsitako Arautegiaren 4. artikuluko 1. paragrafoan, 25159. orrialdean, honako dioenean:

Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria jatorrizko izenduraren itzalpeko ardoak ekoizteko aldeak Aia, Getaria eta Zarautz udalerrietan dauden lurrak hartzen ditu, hain zuzen ere Kontseilu Arauemailearen eta bidezko administrazioaren iritziz 5. artikuluan adierazitako mahats barietateak, izendurak babesturiko ezaugarri bereziak dituzten ardoak egiteko behar adinako kalitatea dutenak, lantzeko modukoak direnak eta halaxe erregistratuta daudenak.

Honako hau esan behar du:

Getariako Txakolina/Txakoli de Getaria/Chacolí de Getaria jatorrizko izenduraren itzalpeko ardoak ekoizteko eremua Gipuzkoako Lurralde Historiko osora hedatzen da, eta Kontseilu Arauemaileak eta bidezko administrazioak erabakiko dute lur horiek egokiak diren 5. artikuluan adierazitako mahats barietateak, izendurak babesturiko ezaugarri bereziak dituzten ardoak egiteko behar adinako kalitatea dutenak, lantzeko modukoak direnak eta halaxe erregistratuta daudenak ekoizteko. Egokiak diren lurrak kalifikatzeko edafologia, altitudea eta orientazioa gisako irizpideak hartu ahal izango dira kontuan.

Aginduari erantsitako Arautegiaren 30. artikuluari 2. paragrafoa gehitu zaio, 25168. orrialdean:

  1. Aurreko paragrafoan xedatutakoa betetzeko, Kontseilu Arauemaileak bere barne-araudia idatzi eta onartuko du; bertan arautuko ditu alta emateko bete behar diren baldintzak eta erregistro egokietan bajak eragiten dituzten inguruabarrak, baita arautegi honen beste alderdi batzuk eta xehetasun gehiagorekin arautzen duela deritzon baliozko legeria ere.

Aginduari erantsitako Arautegiaren 37. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatian, 25171. orrialdean, honako dioenean:

  1. Kontseilu Arauemaileak onesten dituen kuotak, hark ezarritako erregistroetan inskribatuek ordaindu beharrekoak.

Honako hau esan behar du:

  1. Ondoko sailkapenaren arabera inskribatuek ordaindutako kuoten produktuarekin:

    nahitaezko kuotak, ondoko banaketa-sistemaren arabera ezarriko direnak: inskribatutako eskubide-azaleraren arabera, mahastien erregistroan inskribatutakoen artean % 10, eta, inskribatutako eskubide-azaleraren arabera zigilu-etiketa, etiketa-zenbatzaile edo ezarritako ezein kontrol-sistema kopuruarekin proportzioan, upategien erregistroan inskribatutakoen artean % 90.

    aparteko kuotak, presako edo ustekabeko jardueretarako ezarriko direnak. Kuota hauek onartzeko bertan dauden bozen % 65eko gehiengo ponderatua izan beharko du Kontseilu Arauemaileak. Banaketa-sistema nahitaezko kuotentzat ezarritako era berean egingo da.

Aginduari erantsitako Arautegian, «Mahats-bilketa berantiarra» izeneko lehenengo xedapen gehigarriaren 3. paragrafoaren lehenengo marratxoan, 25174. orrialdean, honako hau dioenean:

Lortutako gutxieneko alkohol-gradua: Bol. % 13.

Honako hau esan behar du:

Lortutako gutxieneko alkohol-gradua: Bol. % 12.

Aginduari erantsitako Arautegian, «Mahats-bilketa berantiarra» izeneko lehenengo xedapen gehigarriaren 3. paragrafoaren bigarren marratxoan, 25174. orrialdean, honako hau dioenean:

Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 300 mg/l.

Honako hau esan behar du:

Anhidrido sulforosoa, guztira (gehienez): 260 mg/l.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.