Arautegia
InprimatuHUTSEN ZUZENKETA, ondoko aginduarena: Agindua, 2008ko ekainaren 17koa, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarena, “Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia” Jatorrizko Deituraren Arautegia aldatzekoa eta horren testu bategina onestekoa.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Agindua
- Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 164
- Hurrenkera-zk.: 4997
- Xedapen-zk.: ---
- Xedapen-data: 2008/06/17
- Argitaratze-data: 2008/08/29
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza
- Azpigaia: EAEko udalak; Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza
Testu legala
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen ekainaren 1eko 155/1993 Dekretuak 24.2.a) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
“Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia” Jatorrizko Deituraren Arautegia aldatzeko eta horren testu bategina onesteko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren 2008ko ekainaren 17ko Agindua 2008ko uztailaren 29ko EHAAn (143. zenbakia) argitaratu zen. Aginduari erantsitako Arautegian aurreko paragrafoan adierazitako moduko hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira ondoren:
Arautegiaren 1. artikuluan, 19596 orrialdean, honako hau dioen lekuan:
“… mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzeko emandako 1493/1999 (EE) Erregelamenduan xedatutakoarekin bat etorriz, “Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia” jatorrizko deituraren babespean daude …”.
Honako hau esan behar du:
“… mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzeko Kontseiluak emandako 479/2008 (EE) Erregelamenduan eta Kontseiluak emandako maiatzaren 17ko 1493/1999 (EE) Erregelamenduan (zati bat indargabetua du) xedatutakoarekin bat etorriz, “Bizkaiko Txakolina/Txakoli de Bizkaia/Chacolí de Bizkaia” jatorrizko deituraren babespean daude …”.
Arautegiaren 2. artikuluaren 1. paragrafoan, 19596 orrialdean, honako hau dioen lekuan:
“… mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzeko emandako 1493/1999 (EE) Erregelamendua; Batzordearen 2002ko apirilaren 29ko 753/2002 (EE) Erregelamendua, Kontseiluaren 1493/1999 (EE) Erregelamendua mahastizaintzako eta ardogintzako produktu batzuen deiturari, aurkezpenari eta babesari dagokienez aplikatzeko xedapenak eman dituena;…”.
Honako hau esan behar du:
“… mahatsaren eta ardoaren merkatuaren antolaketa bateratua ezartzeko Kontseiluak emandako 479/2008 (EE) Erregelamendua; Batzordearen 2002ko apirilaren 29ko 753/2002 (EE) Erregelamendua, Kontseiluaren 1493/1999 (EE) Erregelamendua, zati bat indargabetua duena, mahastizaintzako eta ardogintzako produktu batzuen deiturari, aurkezpenari eta babesari dagokienez aplikatzeko xedapenak eman dituena;…”.