Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2014/01/31

Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabal Artzain Gaztaren lehen astearen azken egunak

Aste hau, bertako produktuak defendatu eta sustatzen dituen Kalitatea Proiektuaren barnean kokatzen den bigarren ekimena da.

Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabal Artzain Gaztaren lehen astea

Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabal Artzain Gaztaren lehen astea

Gipuzkako 7 eskualdeetan ospatzen ari den Arabako Errioxako Ardoaren eta Idiazabal Artzain Gaztaren lehen astearen azken asteburua da hau.

HAZI Fundazioak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordetzako entitate publikoak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak eta Gipuzkako Foru Aldundiak, antolatutako aste hau, bertako eta kalitatezko produktuak gipuzkoako ostalaritza establezimenduetan defendatu eta sustatzen dituen Kalitatea Proiektuaren barnean kokatzen den bigarren ekimena da.

41 establezimenduk aste oso batean Araba Errioxako ardoa eta Idiazabal Artzain gazta jarriko dituzte bere eskaintzan. 41 establecimientos gipuzkoanos han ofrecido durante una semana vino de Rioja Alavesa y Queso de Pastor Idiazabal. Sagartxo, Kako eta Txingurri (Astigarraga), Kiruri (Azpeitia), Lasa (Bergara), Aralar, Ezkurra, Casa Vergara, Hidalgo 56, Munto Berri, Ubarrechena, La Venta de Curro, Txondorra, Aratz, Txalupa, La Fábrica, Complejo Ametzagaina, Casa Tiburcio, Marugame, Asador Trapos, Kata4, Cerveceria Etxeberria, Txokolo, Gasteiz, Manex, Pagadi, Andra Mari (Donostia), Arrobi Ostatua, Errioguarda Enea (Hernani), Hondar eta Txantxangorri (Hondarribia), Puiana eta Danako (Irun), Patxiku eta Kaialde (Lezo) Atari eta Meson Ganbara (Pasaia) Café Frontón y Denak (Tolosa), Benta (Usurbil) eta Salbide (Zarautz) izango dira ekimen hontara batu diren gipuzkoako establezimenduak. Horiek aste oso batean, hain ondo konbinatzen diren bi euskal produktuak eskainiko dituzte. Larunbat eguerditik aurrera aipatutako establezimenduetan Arabako Errioxako Ardo botila bat eta Idiazabal Artzain Errazio edo ardo kopa eta gazta pintxo batez gozatu ahal izango du bezeroak.

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartetik asteko argazki onenaren lehiaketa bat antolatu du Ostalaritza Elkarteko Facebook orrian, non bezeroek kontsumitzen duten duten tabernetan ardo eta gazta pintxoarekin ateratako argazki onena sarituko den. Saria Araba Errioxako ardo botila bat izango da eta Idiazabal Artzain Gazta bat.

Arabako Errioxako ardoaren eta Idiazabal Artzain Gaztaren Lehen aste honi beste euskal produktuei eskainitako asteak prestatzen ari gara iada.