Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2013/03/11

Rivercap-ek Easy River aurkeztu du Enomaq 2013 azokan, erraz irekitzekoa den aluminiozko kapsula enbutitua

Pieza bakar batean egiten dute, arina da, korroigaitza, eta %100 birziklagarria.

Rivercap

Rivercap

Arabako Rivercap enpresak “Easy River” aluminiozko kapsula enbutitua aurkeztu du, Zaragozan izandako Upategi eta Botilatzeetarako Makina eta Ekipoen Enomaq 2013 Nazioarteko Azokan.

Pieza bakar batean egiten dute, arina da, korroigaitza, eta %100 birziklagarria. Josturarik ez duenez, eztainuaren “antza” du bisualki eta diseinu aldetik, ardoaren packing-a azpimarratzen duten inpresio-teknikez eta buruko kalitate handiko erliebeez gainera.

“Aluminiozko kapsula enbutituak -produktu berria, taponatu gaineko kapsuletan- interes handia piztu du Frantziako eta Espainiako upategien artean, eta potentzial handia du, oraindik, etorkizunera begira”, adierazi dute Rivercapen.

Teknologia berri bat eman du ezagutzera 100m2 –ko bere erakusmahaian: Easy River. Erraz irekitzekoa eta diskretua da, eta ebakidura garbia du botila irekitzeko unean.

 

Rivercap

Munduko hiru ardogintza eremu nagusitan ditu lantegiak: Lapuebla de Labarcan (Araba), Hendaian (Frantzia) eta Napan (AEB). 2012. urtean 700 milioi kapsula baino gehiago ekoitzi zituen, eta 30 herrialdetik gorako milaka upategietara banatzen ditu. Esportazioak produkzioaren %84 dira, eta 2012ko negozio-bolumena, 31 milioi eurokoa izan zen.