Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2010/11/24

Eztainuzko kapsulak egiten dituen Rivercap enpresa Ardoen eta ardogintza sektorearen nazioarteko Vinitech azokan izango da

Bordelen izango da azaroaren 30etik abenduaren 2ra eta berrogei metro koadrotik gorako erakusmahaia izango du

Ardoen eta ardogintza sektorearen nazioarteko Vinitech azokan izango da eztainuzko kapsulak egiten dituen Lapuebla de Labarcako (Arabar Errioxa) Rivercap enpresa; Bordelen izango da azoka, azaroaren 30etik abenduaren 2ra. Berrogei metro koadrotik gorako erakusmahaia izango du Rivercapek, eta konpainiaren azken nobedadeak ikusi ahal izango dituzte bisitariek bertan.

Frantzian ere badu egoitza Rivercapek, Rivercap France filialaren bitartez; eztainuzko kapsula konplexuek egin dute ezagun, eta lider bihurtu da munduan, duen kalitate handiari esker. ScrewCapp edo tapoi hariduna da konpainiaren beste produktu nagusietako bat. Bestelako tapoi haridun generikoek baino ezaugarri tekniko eta estetiko hobeak dituzte.

Nobedade estetiko garrantzitsuak aurkeztuko dituzte Vinitechen, buruko erliebeak eta goi mailako gamako Premium Screw Capp-ak, besteak beste; kapsula tradizionalen itxura dute, goi mailako estetikari esker. Orain gutxi Sparflex konpainiarekin elkartu da, eta sinergiei esker, honako nobedade hauekin osatu du konpainiak ardo lasaiarentzako bere produktuen gama: Class Alu edo aluminioz estalitako kapsulekin, PVCzko kapsulekin eta BIB edo bag in box-erako zigilu fiskalekin.

Class Alu edo aluminioz estalitako kapsulak oso prezio lehiakorra duten erdi-goi mailako konponbide interesgarriak dira. Rivercapeko zuzendari Jose Saenz de Santa Maria: “Frantziako Sparflex konpainiarekin elkartu izanaren ondorioz, gai izango gara ekoizle eta banatzaileek ardoak janzteko dituzten behar guztiei erantzuteko, aholkuak eta aukera berriak eskainiko baitizkiegu, ardorik onenak estetika eta bideragarritasun teknikoa uztartuz bereizteko eta posizionatzeko”.

Web orria