Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2012/07/20

Parkerren iritziz, Artevino taldearen Pruno 2010 da 15 eurotik beherako AEBetako ardo espainiar onena

Artevino taldearen Pruno 2010 ardoa da talde horretakoak dira, halaber, Izadi (Villabuena Araba) eta Finca Villacreces upategiak.

Pruno 2010

Pruno 2010

Robert Parker enologoaren iritziz, Artevino taldearen Pruno 2010 ardoa da 15 eurotik beherako AEBetako ardo espainiar onena, 94 punturekin; talde horretakoak dira, halaber, Izadi (Villabuena –Araba) eta Finca Villacreces upategiak.

Ardo hori ekoizten duen upategiaren arabera, "orain bi hilabete eskas irten zen merkatura, baina produktu berezia dela erakutsi du Prunok aldi labur honetan; patxadaz egina dela, eta nazioko zein nazioarteko kritikari onenen babesa duela”.

Parkerrek “The Wine advocat” aldizkarian argitaratutako iruzkina:

“Paregabea da Espainiako ardo handi eta garestienetakoa den Vega Siciliaren ondoko mahasti bateko ardo hau, Eric Solomonek aurkeztutakoa. Sendoa da, purpura kolorekoa, eta ikatzaren, zur ketuaren, andere-mahats beltz kremaren, fruitu beltzen, akaziaren eta erregalizaren zaporea du; txundigarria da, ñabarduraz betetako 2012 multidimentsionala. Eta horren egitura, aberastasuna, konplexutasuna, araztasuna, eta zapore luzea direla-eta, gure itxaropen guztiak gainditu ditu. Normalean, 75-150 dolar ordainduko lituzke batek horrelako ardo bategatik, baina bitxi hau 20 dolarretan, gutxi gorabehera, eros dezakezu. Gainera, hamar urtean gorde ahal izango duzu”.