Azken eguneratzea: 2013/11/04
Euskadiko elikagai produktuen sustapena Madrilgo El Pinar-eko Carrefour zentroan
Ekintza honen helburua eskaintza antolatuaren eta elkartuaren bidez lehiakortasuna areagotu ahal izateko Euskadiko elikagaien industria egiten ari den lanari balioa ematea da
Bittor Oroz, El Pinar-eko Carrefour zentroan (Madril)
Carrefourrek Madrilgo El Pinar (Las Rozas) zentroan inauguratu duten Euskadiko elikagaien sustapena azaroaren 11n amaituko da. Ordura arte, Carrefourrek eskaintza koordinatua eta multzokatua eskainiko du liburuxkan eta salmenta-puntu horretan. Horren baitan, Euskadiko kalitatezko produktuei gune pribilegiatua utziko die BASQUE FOOD izendapenaren barruan.
Azoka horren inaugurazio-ekitaldian izan da, beste batzuekin batera, Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikarako sailburuordea eta administrazio publikoek kalitatezko sektore mailako jarduera mantentzen laguntzeko erantzukizuna dutela eta gainerakoetatik horrexek bereiziko dituela azpimarratu du. Era berean, lehiakortasuna handitzeko bitarteko gisa nekazaritzako eta arrantzako gure elikagaien kalitatea eta sustapena hobetzearen aldeko apustu argia egin ezean, horrek guztiak ez lukeela zentzurik gehitu zuen. Sektore horretan lan egiten duten gizon eta emakumeen bizi kalitatea eta errentak hobetzen lagundu eta, aldi berean, belaunaldiak ordezkatzea eta emakumezkoak barneratzea erraztuko luke.
Horrez gain, Orozek azpimarratu du ekimen horren bidez kalitatezkoa eta garaian garaikoa den produktua bultzatzeko apustua egin eta prestigio handia duen enpresa, Carrefour, nazioartean ezagun bihurtzen lagunduko dutela.
Inaugurazio-ekitaldian, gainera, sustapenean parte hartzen ari diren produktu, ekoizle eta enpresa batzuk ere izan dira eta produktuen salmenta antolatzeko eta aldi berean egingo dituzten beste ekintza batzuk planifikatzeko (eragile guztientzako agenda koordinatzea, esate baterako) Carrefourrek eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egindako lana eskertu nahi izan dute.
Egun horietan, datozen egunetan ikusgai izango diren produktuen dastatzeak eskainiko dituzte ekimena bultzatzeko asmoz. Horretarako, kalitatezko produktuen dastatzeak eskainiko dituzte in situ eta hauek izango dira bertan: Eusko Label duten produktuak, Euskal Baserri, Idiazabal gazta, Arabar Errioxako ardoa, Arabako, Bizkaiko eta Getariako txakolinak.