Azken eguneratzea: 2014/02/17
Julio Faustino Martinez ardogile arabarrak jaso du 2013ko Joxe Mari Korta saria
Enpresari arabarrak, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik jaso zuen saria.
Julio Faustino Martínez Lehendakari eta Sailburuarekin
“Enpresa-lider eredugarria izan da bere bizitza profesional osoan, proiektu arrakastatsuen garapen eta lorpenarekin konprometituta, betiere”. Halaxe aitortu du Eusko Jaurlaritzak, bereziki Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako Sailaren bitartez, 2013ko Joxe Mari Korta saria jaso baitu Faustino Taldeko Julio Faustino Martinez enpresari eta ardogile arabarrak, Iñigo Urkullu lehendakariaren eskutik.
SEA Arabako Enpresarien Elkarteko presidente Pascal Gomezek, berriz, Julio Faustinoren irudia goraipatu zuen bere hitzaldian, eta sari hori merezi izateko egin dituen merituak aipatu zituen. "Bere enpresan –mundu osoan erreferente den Ardogile Taldea- hartu duen erabaki bakoitzak inguruko gauzak hobetzea izan du helburu, hurkoen bizi-baldintzak hobetzea eta bere herrialdeari ekarpen positiboa egitea, aurrera egiten eta hazten ikusteko”, adierazi zuen.