Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2014/01/15

Laguardiako Artadi upategiko Viña El Pisón 2010 ardoa 2013ko Parker zerrendan buru, 98 punturekin, Errioxa sor-marka kalifikatuko ardoen artean

Artadiren Viña El Pisón 2010 ardoak eskuratu zuen puntuaziorik gorena

Robert Parker kritikariaren Wine Advocate aldizkari ospetsuak Errioxa sor-marka kalifikatuko ardoei emandako puntuazioek lehen postuan jarri dute Laguardiako (Araba) Artadi upategiko Viña El Pisón 2010 ardoa, 98 punturekin. Argitalpenaren Espainiako arduradun den Luis Gutierrezek kalifikatu ditu ardoak, 600 erreferentzia inguru dastatu ondoren.

2013ko ardo onenen barruan, Artadiren Viña El Pisón 2010 ardoak eskuratu zuen puntuaziorik gorena (98 puntu, 50 puntutik 100 puntura arteko eskalan, Robert Parkerrek eta horren dastatzaileek merkatuko aldizkari eraginkorrenean egiten duten puntuazioan). Lantziegoko Telmo Rodriguezen Las Beatas ardoak eta Paganoseko (Laguardia) La Nieta ardoak, berriz, 97 puntu eskuratu zituzten.

Fotografías:

 Argazkiak: "Artadi Upategiak"