Azken eguneratzea: 2013/04/26
Upelean hartzitutako Luis Alegre upategietako Finca La Reñana ardo zuriak kategoria horretako kalifikaziorik gorena lortu du 2013ko Parker Gidan
Kalifikazio hori lortzen duten ardoak munduko beste eskualde ospetsuetakoak izaten dira gehienetan, Bordelekoak, Borgoinakoak edo Toskanakoak, besteak beste.
Lehen aldiz, upelean hartzitutako Arabar Errioxako ardo zuri batek munduko kalifikaziorik gorena lortu du Parker Gidan. Luis Alegre upategietako (Guardia, Araba) Finca La Reñana ardoa aukeratu du 2013ko Parker Gida ospetsuak kategoria horretan.
Upategitik adierazi dutenez, “upategiaren mahasti bakar bateko mahatsarekin egindako ardoa da, upategiko teknikari-taldeak soilik kontrolatutakoa; adinak (85 urte), zaintzak eta Kantabriako Mendilerroaren hegaletan kokatuta egoteak -650 m-ko altueran, gutxi gorabehera- etekinak oso txikiak izatea dakar, hektareako 2.500 kg ingurukoak, eta mantso eta lasai heltzen uzteko aukera ematen du. Hartzitzeari dagokionez, haritz frantsesezko upeletan hartzitzen dute”. Finca La Reñanan erabilitako mahats-barietatera etorrita, berriz, %90 viura da, eta %10, malvasia.
Kalifikazio hori lortzen duten ardoak munduko beste eskualde ospetsuetakoak izaten dira gehienetan, Bordelekoak, Borgoinakoak edo Toskanakoak, besteak beste.