Azken eguneratzea: 2011/03/11
Düsseldorfen ospatuko da martxoak 27 eta 29 artean
Ardoa eta txakolina ekoizten dituzten 25 upategi izango dira Alemaniako ProWein 2011 azokan
Arabar Errioxako ardoa eta txakolina ekoizten dituzten upategiek hitzordua dute berriz ere Alemaniako merkatuan. Martxoaren 25etik 29ra, 25 upategik jarriko dituzte euren produktuak ikusgai Düsseldorfen (Alemania) izango den ProWein 2011 azokan.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Arrantza Sailak upategiak nazioartekotzearen aldeko apustua egin du, nazioarteko lehen mailako azoketara joan eta euren ardoen eskaintza babestuta. Berrikuntza eta Elikadura Industriak Sustatzeko Zuzendaritzaren 2011ko Planean bilduta dago ekintza hau.
Merkatu garrantzitsua da Alemania ardoaren sektorean; horregatik, erreferente garbia da ProWein Euskal Herriko enpresentzat. Kontsumo handiak eta ardo-ekoizpen txikiak munduko ardo inportatzaile nagusi bihurtu dute Alemania, bolumenari dagokionez, eta ardo inportatzaile handienetan bigarrena, berriz, balioari dagokionez.
Kontuan eduki behar da, gainera, Alemania dela Espainiako esportazioen helmuga nagusia balioari dagokionez, %17ko kuotarekin.Nazioarte finantza-krisian murgilduta egon eta kontsumoa, oro har, eten egin bada ere, Premium segmentuko eta kalitateko ardoen aldeko joera dago Alemanian, bikoiztu egin baita kontsumoa. Hona hemen, jarraian, Euskadiko erakusmahaian -6. Halla, F20 erakusmahaia- izango diren enpresak.
BODEGAS Y VIÑEDOS ZUAZO GASTON
EXBA EXPORT GROUP, honako upategi hauen ordezkari moduan: De Santiago, Hnos. Laredo Villanueva, Miguel Ángel Muro, Ondalán, Ruiz de Viñaspre eta Varal..
PAGOS DE LEZA - SANTAMARIA LOPEZ
VALSERRANO BODEGAS DE LA MARQUESA
Más Informazio gehiago:
Lucía de Artaza
T_ 94 470 6500
agro@camarabilbao.com
Euskadiren Standaren simulazioa
.jpg)