Azken eguneratzea: 2011/01/19
Mertxikazko jogurt gaingabetua jarri du salgai Mahalak
Gipuzkoako Mahala baserriak jogurt berri bat jarri du salgai: mertxikazko jogurt gaingabetua, 125 gramoko 4 aleko pack batean
Leaburuko (Gipuzkoa) Mahala baserriak jogurt berri bat jarri du salgai: mertxikazko jogurt gaingabetua, 125 gramoko 4 aleko pack batean. Mahalak egiten dituen gainerako produktuek bezala, bere azienda propioak emandako eguneko esnea eta osagai naturalak ditu jogurtak.

Mahalan adierazi dutenez, “kalitatea lortzen tematzen gara eta material freskoa izaten dugu abiapuntu. Gure produktuak modu guztiz naturalean egiten ditugu gainera, inolako osagai kimikorik eduki ez dezaten: ez koloragarririk, ez kontserbagarririk, ez usainik…”.
“Gure filosofia ez datza kopuru handiak ekoiztean eta beste esneki enpresekin lehiatzean. Baserritik zuzen-zuzenean saltzen diogu gure produktua bezeroari, Euskal Herri osoan; beraz, merkatuen duen lekua kontrolatu eta produktuen kalitate osoa bermatzen dugu”, adierazi du enpresak.
1996. urtean sortu zen Mahala, eta gazta eginez hasi zen; gero, gazta freskoa ekoizteari ekin zion, eta ondoren jogurta saltzeari. Horrez gainera, txerrikiak ere sartu ditu bere produktu-gaman (txistorra, txorizoa eta odolkia), aske hazitako eta modu kontrolatu eta naturalean elikatutako animaliekin egindakoak.