Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2007/05/24
Parmigiano-Reggiano - Idiazabal Nazioarteko I. Jardunaldia
2007ko ekainaren 7an, Guggenheim Bilbao Museoan
J. D. Idizabal

Parmigiano-Reggiano eta Idiazabal gaztak estuki lotuta daude zein bere ekoizpen lekuari. Anitz mendez gazta bi horiek egiteko modua ez da apenas aldatu. Gaur egun ekoizpen prozesuan baliabide modernoenak erabili arren gazta hauek ez dute fitsik galdu beren betiko kalitatetik, nazioartean aho batez aitortzen den bikaintasun horretatik.

Parmigiano-Reggiano Jatorrizko Deitura Babestuak eta Idiazabal Gazta Jatorrizko Deitura Babestuak, 90eko hamarkadaren hasieran elkarren arteko aurreneko lankidetza saioak egiten hasi zirenetik, euren jardueraren oinarritzat hartu dute tipizitate eta kalitate organolektikoa bermatzea produktu jator horiek imitazioetatik babesteko eta etorkizunean ere merkatuan toki bat izan dezaten.

Hori ziurtatzeko, dastatzaile aditu eta trebatu sail bat daukate ongi prestatutako laborategietan lanean ari direnak. Kontseilu Arautzaile biek eta euren Azterketa Sentsorialeko Laborategiek elkarren artean izan duten lankidetza estuari esker posible izan da 2006. urtean emaitza sentsorialen azterketa konparatibo bat egitea. Posible al da Parmigiano-Reggiano gaztan adituak diren epaileek Idiazabal gaztaren tipizitatea eta kalitatea ebaluatzea?

Gogoeta horren ondorioa dugu hain zuzen datorren ekainaren 7an, osteguna, Bilboko Guggenheim Museoan ospatuko dugun Parmigiano-Reggiano / Idiazabal Nazioarteko I. Jardunaldia.

Jardunaldiaren (pdf 80 Kb) programa gain-gainetik hurrengoa da:

- espezialistei zuzendutako Topaketa Tekniko bat izango da eta bertan aztertuko dira gazta bien ezaugarri sentsorialak eta ezagutaraziko dira Idiazabal eta Parmigiano-Reggiano gazten dastaketa batzordeek egindako konparaketa organoleptikoen emaitzak (sarrera dohainik eta libre izango da behin izena eman eta gero).

- Dibulgazio Jardunaldia emango da, mahai inguru bat antolatuz bi gazta horiek euskal sukaldaritzan duten garrantzi eta aplikazioa aztertzeko. Sukaldari ospetsuak egongo dira mahai inguru horretan, hala nola Andoni Luis Aduriz, Elena Arzak, Pilar Idoate, Josean Martínez Alija eta Pedro Subijana.

- Parmigiano-Reggiano eta Idiazabal gazten dastaketa saio txiki bat egingo da (sarrera dohainik eta libre izango da behin izena eman eta gero).

- Gala Afaria egingo da Bilboko Guggenheim jatetxean, Josean Martínez Alija sukaldari-buru ospetsuak prestatua gazta biak ardatz harturik (menua ikusi (pdf 72 Kb))

Bertara azaldu nahi izango bazenu, mesedez bete eta bidal iezaguzu dagokion inskripzio-orria (pdf 80 Kb), laurogei lagunentzako tokia baino ez dago eta.