Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2011/12/29

Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (FEGA) laguntzen baldintzak ezagutarazteko gida bat plazaratu du

Beste herrialdeetan ardoa sustatzeko Europar Batasunak bultzatutako laguntzak jasotzen dituzten pertsonak orientatzea da helburua

Ardo merkatuaren baterako antolaketarako neurrien barruan, ardoa beste herrialdeetan sustatzeko Europar Batasunak bultzatutako laguntzak jasotzen dituztenak orientatzea. Helburu horrekin diseinatu du Nekazaritza Bermatzeko Espainiako Funtsak (FEGA) gida bat, onuradunek jasotako laguntzen baldintzak eta horien hartzaile gisa dituzten ardurak ezagut ditzaten.Hona hemen laguntzak izapidetzeko orduan egin beharreko urratsak:

  1. Autonomia erkidegoak arduratuko dira eskariak izapidetzeaz eta aurrez hautatutako programen behin-behineko zerrenda Ingurumen, eta Landa eta Itsas Inguru Ministeriora bidaltzeaz.
  2. Programak Hautatzeko Batzorde Nazionalak osatuko du hautatutako ekintza eta programen behin betiko zerrenda, Batzorde Sektorialak onartu beharrekoa.
  3. Autonomia erkidegoek ebatzi eta jakinaraziko diete onuradunei laguntzaren inguruko erabakia.

Gida honek honako hauen inguruan informatzeko aukera ematen du:

  • Onuradunaren betebeharrak, laguntza jasotzearen ondoriozkoak: ekintzen betearazte maila, horien aldaketak, erantzukizun tekniko eta finantzarioa, gainditze arriskua, gastuen ordainketa, beharrezko dokumentazioa eta programen iraupena.
  • Sustapen-ekintzen aurreko jarduerak: beharrezkoa izango da laguntza onartzeko baldintzak ezagutzea, betebehar nagusiari lotutako jardunbide egokia bermatzea, bankuko kontu bakar bat edukitzea programaren betearaztearekin lotutako eragiketa finantzarioetarako, eta sustapen-ekintzak aldatzea onartzeko baldintzak betetzea.
  • Ordainketa-eskaeren betebeharrak: baldintza orokor guztiak (eskaera bakar bat espediente bakoitzeko, eskaeren zenbatekoaren batuketa, dagokion organoaren ordainketen gehienezko epea, zergak, truke mota eta abar), ordainketa eskaerari nahitaez erantsi beharreko dokumentazioa, diruz laguntzekoak diren gastuak eta aurrerakinaren eskaeraren inguruan nahitaez betebeharreko baldintza bereziak, bitarteko ordainketen eskaera eta saldoa ordaintzeko eskaera.
  • Autonomia erkidegoetako organo eskumendunak eta harremanetarako datuak.
  • Bukaeran, honako hauek biltzen dituzten hiru eranskin ditu gidak: auditoria-txostenaren gutxieneko edukia, maiz hautatzen diren gastuak eta horien ikuskatzea, eta autonomia erkidego bakoitzak ardoa beste herrialdeetan sustatzeko laguntzak kudeatzeko dituen organismo eskumendunak.

FEGAren web orrian kontsulta dezakezu gida.