Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2013/03/01

Ardo eta Edari Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketako (CINVE2013) dastatze saioak eta Oliba Olioen Nazioarteko Dastatzea aurreratu egingo dira.

Azken urteotako mahats-bilketa berantiarrak direla-eta, ekoizle askok ezin dituzte euren nobedadeak lehiaketarako garaiz aurkeztu, eta ondorioz, galdu egiten dute sari batek ematen duen ospea, etorkizuneko salmentei on egin diezaiekeena, adierazi dute egunak aurreratzeko arrazoi moduan.

CINVE 2013

2013ko ekainaren 25, 26 eta 27an egingo dira Ardo eta Edari Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketako (CINVE’2013) dastatze saioak eta Oliba Olioen Nazioarteko Dastatzea, Valladolideko Milurteko Kupulan. “Azken urteotako mahats-bilketa berantiarrak direla-eta, ekoizle askok ezin dituzte euren nobedadeak lehiaketarako garaiz aurkeztu, eta ondorioz, galdu egiten dute sari batek ematen duen ospea, etorkizuneko salmentei on egin diezaiekeena”, adierazi dute antolatzaileek, egunak aurreratzeko arrazoi moduan.2013ko ekainaren 25, 26 eta 27an egingo dira Ardo eta Edari Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketako (CINVE’2013) dastatze saioak eta Oliba Olioen Nazioarteko Dastatzea, Valladolideko Milurteko Kupulan. “Azken urteotako mahats-bilketa berantiarrak direla-eta, ekoizle askok ezin dituzte euren nobedadeak lehiaketarako garaiz aurkeztu, eta ondorioz, galdu egiten dute sari batek ematen duen ospea, etorkizuneko salmentei on egin diezaiekeena”, adierazi dute antolatzaileek, egunak aurreratzeko arrazoi moduan.

Ardo eta Edari Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketa

Dastatze-panela nazioarteko hainbat lehiaketatan esperientzia egiaztagarria duten ardo, edari bizigarri eta olio saltzaileek, banatzaileek, inportatzaileek, enologoek, sommelierrek, kazetari espezializatuek eta FIJEVeko (Ardoaren inguruko Kazetari eta Idazleen Nazioarteko Federazioa) kideek osatuko dute.

Horietako batzuk egiaztatu dute jada euren parte-hartzea:

- ALEMANIA

Michael Hornickel: Ardoaren inguruko Kazetari eta Idazleen Nazioarteko Federazioko (FIJEV) presidentea (FIJEV).

- BOLIVIA

Ivan Bluske Sagárnaga: Peruko eta Boliviako Enologoen presidentea.

- KANADA

Ghislain K. Laflamme: Sélections Mondiales des Vins Lehiaketako presidentea, 2006. urtetik.

- TXEKIA

Lubos Barta: “SOMMELIER” aldizkariko editorea.

- FRANTZIA

Béatrice Da Ros: Ardo eta Edari Bizigarrien Nazioarteko Lehiaketa Nagusien Munduko Federazioko presidentea. OIVeko (Mahasti eta Ardoaren Nazioarteko Erakundea) Frantziako ordezkaria da.

Jean Pierre Peynaud: Batez ere Italiako, Frantziako eta Espainiako ardoetan aditua.

- HUNGARIA

Zilai Zoltan: Vinagorako presidentea.

- ITALIA

 Federico Castellucci: OIVeko zuzendari nagusia.

- MEXIKO

Víctor Torres: Ardoaren Historia, Ardogintza, Enologia eta Analisi Sentsorialeko aldi osoko irakaslea. Kalifornia Behereko Unibertsitate Autonomoko Enologia eta Gastronomia irakaslea. KBko badia. Mexiko

- TUNISIACINVE 2013

Belgacem D'Khili: Tunisiako Nekazaritza Ministerioaren Nekazaritza aholkularia, nazioarteko hainbat lehiaketatako epaimahaietako kidea.

Erakusketa mahaiak (Tasting tables)

“Erakusketa mahaiak” (Tasting tables) ere edukiko ditu CINVE 2013 lehiaketak eta, bertan, ardoak, olioak edo bi sektore horiekin lotutako bestelako produktuak erakusgai jartzen utziko dute antolatzaileek, lehiaketa eremuan eta lehiaketaren ordutegian. Erakusketa mahaiek aukera paregabea eskaintzen diete parte-hartzaileei hitzordu horretan izango diren sektoreko profesionalekin sinergiak eratzeko.