Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Azken eguneratzea: 2011/05/18

Bodegas Muruak hiru ardo bikain aurkeztu ditu, Errioxako baloraziorik gorena da

2001eko, 2004ko eta 2005eko hiru ardo aurkeztu ditu.

Bodegas Muruak (Eltziego, Araba) 2001eko, 2004ko eta 2005eko hiru ardo aurkeztu ditu, Errioxa Sor-markaren Batzorde Arautzaileak “bikain” gisa sailkatutakoak; Errioxan uzta bati ematen zaion baloraziorik gorena da, eta azken hamarkadan hiru hauei bakarrik eman zaie.

Reserva 2004 de Bodegas Murua

 2004ko Erreserba

Upeltegia bera eta bere tradiziorik onena erakusten duen ardoa da; kalitate bikaineko mahatsez egindako hau, 18 hilabetez ondu da frantses haritzezko upeletan.

 

Veguín 2001

 Veguín 2001

Errioxaren esentziaren, ontze luzeko ardoen jakituriarekin heltzen da. Frutatik sortu eta denborarekin hezitako usainek beren potentziala erarik onenez noiz erakutsiko duten itxaroten dakitenak.

 

M de Murua

 M de Murua

Artega, egiledun fruta aldarrikatzen duen nortasun handiarekin, letra bakarrarekin sinatzen heltzen da: Muruaren M-arekin. Upeltegiko ardorik pertsonalena, ezbairik gabe. Aparteko urtabeetan baino ez da egiten, elementu naturalek (eguzkiak, urak eta lurrak) finkarik onenei magiaz eragiten dietenean. Hori (eta zerbait gehiago) 2005. urtean gertatu zen.