Azken eguneratzea: 2012/01/24
Abra, ardogintza sektorerako estatu mailako lehenengo erosketa-zentralaren bultzatzaile
Arabar Errioxako Upategien Elkarteak (Abra) ardogintza sektorerako lehenengo erosketa-zentrala aurkeztu die bere upategi atxikiei.
Vitis Central de Compra
Vitis erosketa-zentrala proiektu aitzindaria da; izan ere, sektore horretarako sortutako lehenengoa da estatuan, eta eroste-gaitasuna eta kudeaketa eskaintze dizkie ardogintza sektoreko enpresei, negoziatzeko bolumenarekin eta erosten galtzen duten denbora murriztuta.
Abran diotenez, “upategi independente txikiek produkzio-kostuak txikitzeko eta euren jarduera kualitatiboan lehiakorragoak izateko zuten beharrari erantzuteko sortu da”. Eta erantsi dutenez, “zentral honekin eroste-gaitasun handia eta baldintza hobeak lortuko dira, eta horrek arriskuan dagoen sektore hori indartu eta beste hainbat sektoreren ekonomia aktibatuko du”.
Central de Compras Vitis-en egoitza Arabar Errioxako Guardiako Taldean (Araba) dago.