Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila

Berme-marka: Euskal Baserriko Arrautza

 

 


Ezaugarriak

Aire librean hazteko prestatuak dauden Gallus gallus espezieko oilo helduek Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu geografikoan jarritako arrautzek edukiko dute Euskal Baserriko Arrautza-Huevo de Caserío Vasco izena.

Arrautza horiek honako ezaugarriak bete beharko dituzte:

  • Oiloak larrera atera eta handik astebetera gutxienez jarriak izango dira, eta oiloak, gehienez ere, 65 asteko adina izango du (455 egun).
  • A Kategoriakoak izango dira.
  • Arrautza-azalaren kolorea gorrizta izango da.
  • Aire-ganberaren altuera: 4 mm baino txikiagoa izango da ontziratzean.
  • Pisua: 53 gramo gutxienez.
  • Haugh unitateak: gutxienez 75, ontziratzean.
  • Gorringoaren kolorazioa: gutxienez 9 eta gehienez ere 12, Roche eskalan.
  • Hautsitakoen portzentajea: %1 baino gutxiago ontziratzean.

Oiloak

Oiloak arraza edo etorki ezagunekoak izango dira eta aire librean hazteko eta larreko arrautzak jartzeko prestatuak egongo dira. Arraza edo etorki horiek Kalitateari proposatuko zaizkio, berak onets ditzan. Debekatua dago oiloak behartuta lumatzea.

Oilandak

Oilanda sorten jatorria hazteko edo ugaltzeko ustiategiak eta Salmonella tiphymurim, Salmonella enteritidis eta Mycoplasma gallisepticum gaitzetatik libre daudela bermatzen duten ustiategiak izango dira.

Animalia horiek jatorri-ziurtagiri bat izango dute, beren osasun-egoera, txertoak eta jasotako tratamenduak adierazita dituena. Oilandak lurrean haziko dira jaiotzen direnetik.

Kontrol eta Ziurtapenerako Erakundea

HAZIk beharrezkoa den kontrol sistema ezartzen du produktuaren prozesu osoan zehar: ekoizpenean, kontserbazio eta biltegiratzean, garraio, ontziratze, maneiu eta merkaturatzean. Kontrol sistema honen helburua da, “Euskal Baserri” bereizgarriarekin identifikatzen den produktuak bere arautegian ezartzen diren baldintzak zein aplikagarri izan daitekeen gainontzeko arautegia ere betetzen duela ziurtatzea.

HAZI
Helbidea: Muntsaratz Auzoa, 17-A (Muntsaratz Dorrea)
48220 Abadiño. Bizkaia
Tfnoa: 946 030 330
Faxa: 946 033 953
Web orria: www.euskolabel.hazi.eus/eu/

Araudia

 Euskal labela duen “Euskal Baserriko Arrautza-Huevo de Caserío Vasco” markaren araudia.

Zerrendak

Enpresa Ekoizleen Zerrenda

Enpresa Ontziratzaileen Zerrenda

Azken aldaketako data: