Ático Las novias de C. Manson proiektuko lanetako bat da. Proiektua aurten erakutsi zuen Txuspok Bilboko Vanguardia galerian egindako banakako erakusketan. C. Manson, emakume-hiltzaile ospetsuak 1984an idatzitako poesiak abiapuntutzat hartuta, hamabost argazki egin zituen artistak. Lan-sailak, zineko gidoia bailitzan, antsiari eta barnean gordetako ezinegonari buruzko trama psikotikoa eratzen du.
Irudiak esposizio bikoitzeko argazki infragorrien bidez egin dira, alderdi mentala eta fisikoa tartekatuz, eta prozesu oso sinplea erabiliz: negatiboak bat bestearen gainean jartzea, tratamendu informatikorik gabe. Irudi horietan fikzioa eta errealitatea nahasten dira, eta, badirudi, Man-Son izenak berak (aita eta semea) Ipar Amerikako egungo gizartearen kultur urradura adierazten duela.