Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2000ko Gure Artea Sariak


 


Coffee or tea?














Eduardo Sorouille

Basauri, 1970

Coffee or tea? (2000)
Argazkia
110 x 80 zm.


Eduardo Sourrouillek Coffee or tea? hiru argazkiko lan multzoa aurkezten du. Lan hori Valenciako Luis Adelantado galerian aurkeztu zuen aurten, eta Injuveko Muestra de Arte Joven 2000 erakusketarako ere hautatu zen. Lanean artistak per-tsonaia bat sortu du: esponjazko bi maskaraz estalitako bi buruko izakia –burubikoa–. Irudiaren aurpegia ez da ezaguna, ez du nortasun adierazgarririk, apaindura sinbolikoak ditu eta zuriz jantzita dago, argazki-platoa dirudien eszenategi zuri baten gainean.

Triptikoak hiru argazkiak parez pare jar-tzen ditu, eta bertan bestearen eskuak te kikarakada bat eskaintzen dio pertsonaiari. Orduan What do you want coffe or tea? galdera egin, eta burubikoak erabakia hartu beharko du. Artistaren irudietan maiz agertzen dira argazkitan irudikatutako eszenak, bestea eta eskulturak.