You ain’t go nowhere (I believe I can fly)
1999. Bideo-instalazioa Neurri zehatzik gabea.
You ain’t go nowhere lana bideo proiekzioa eta lurrean jarritako giza irudi txikiak dira. Pantailako irudian hiru plano- -sekuentzia agertzen dira. Hor egun eguzkitsu bateko panoramikak agertzen dira, eta hodei zuriak zeharkatzen ari den hegazkin baten motor-soinua entzuten da. Giza irudi txikien itzalak hainbat lekutatik proiekzio-izpirantz doaz, eta pantailan sartzen dira.
Lan horren ondoan I believe i can fly lanaren bi proiekzio egiten dira. Horietako batean aparrez betetako bainuontzian emakume bat ilea garbitzen ari da, bere hausnarketetan, eta uraren eta ilearen igurtziaren soinua entzuten dira. Beste proiekzioan, aldiz, zeru garbiaren irudiak errepikatzen dira, bai eta hurbiltzen ari den hegazkinaren motorraren soinua ere. Cabok, hainbat irudi eta soinu aldi berean aurrean jarriz, begiradaren portaera nabarmentzen du.