Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

2000ko Gure Artea Sariak


Memoria lunar . Oihal gaineko olio-pintura. 180 x 200 zm




Javier Alkain
Donostia, 1960



Memoria lunar
Oihal gaineko olio-pintura


Memoria lunar artelana pinturako Bancaja sariko lanen adibide esangura-tsua da. Javier Alkainek oso sentimen plastiko fina du, eta lan honetan motibo bat behin eta berriro errepikatzen du koadroa osoa betetzeraino. Keinu, ikur edo sinbolo berberaz bereganatzen du oihala, eta kaligrafia arin eta dinamiko bihur-tzen da, erritmoak eta espazioak agor-tzen dituen kaligrafia. Keinu txikiaz obra antolatu eta egituratzen du; kolorea, aldiz, lanaren oinarria da, sentikortasun apartaren oinarria.

Alkainen ezaugarririk nabarmenena irmotasuna eta leuntasuna elkartzen jakitea da. Eta koadro honetan, hain zuzen, gau-paisaia bat irudikatzen du, berak adierazten duenez zeinu bakarrean adierazitako oroitzapen desberdinez ehunduta. Trazu txikiak, horizontalak eta bertikalak, gau-argiaren arrastoen hondarrak dira, agian edozein hiritako hiri-paisaiarenak edo ilargi oroitzapenarenak.