Sektore pribatuan euskararen erabilera normalizatzeko bidean abiatzeko asmoa duten edo dagoeneko abiatu diren enpresentzako erreferentzia bibliografikoak topatu ahal dira hemen.
Bilduma ikuspegi zabaletik egina dago. Alegia, bertan badira enpresetako hizkuntzaren normalizazioarekin zerikusia duten zenbait material, hala nola hainbat libururen edo, bereziki, artikuluren aipamenak; eta, besteak beste, honako gai-zerrenda luzexka honen inguruan ari dira:
- Hizkuntzaren normalizaziorako kudeaketa-irizpideak, proposamenak eta ideiak.
- Enpresetako euskara-planen bilakaera historikoa.
- Enpresetako euskararen erabileraren datuak.
- Kontsumitzaileen hizkuntza-eskubideak.
- Enpresaren erantzukizuna gizartean.
- Estatus ekonomikoa eta hizkuntza.
- Euskara-planen hainbat eragileren eginkizunak eta ezaugarriak.
- Normalizaziorako neurriak arlo pribatu desberdinetan (industria, merkataritza, turismoa).
- …
Bestalde, Euskal Herriko eta beste herri batzuetako esperientzia zehatz batzuk mahai gainera ekartzen dira.
Nolanahi ere, bibliografia-bilduma xumea dugu oraingoz. Izan ere, aipatutako gai bakoitzaren inguruan gero eta artikulu edo liburu gehiago ere argitaratzen ari dira non-nahi, eta ondorioz, geuk ere neurri hori hartuta bibliografia-sail hau hornitzeko asmoa dugu. Balio dezatela bitartean hemen eskura jarritakoek abiapuntu gisa!
|