Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila

Jatorrizko Deiturak eta Adierazpen Geografiko Babestuak

JDB Riojako logotipoa

EZAUGARRIAK

Zoruak

Arabar Errioxako zoru berezkoena kalitateko ardogintza baterako egokiena da; egitura orekatua baitauka (hareak, lohiak eta buztinak), arinki alkalinoa eta materia organikoan eskasa baita, eta udaran baliabide hidriko moderatua baitu. Arabar Errioxan klima atlantikoaren eragina nagusi da, eta baita terraza eta partzela txikietan kokatutako zoru buztin-karedunak ere.

Klima

Atlantiar eta mediterranear bezalako bi klima kontrajarrien bat egiteak on egiten dio eremu guztiari. Horrek tenperatura leunak eta metro kuadroko 400 litrotik gorako urteko prezipitazioak dakartza, mahastiak garatzeko oso baldintza aproposak direnak.

Barietateak

Gaur egun Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Erregelamenduak baimendutako 7 mahats barietate biltzen ditu:

Barietate beltzak: Tempranillo, Garnatxa, Mazuelo eta Graziano

Barietate zuriak: Viura, Errioxako malvasia eta Garnatxa zuria

Tipologia

Jarraitutako zahartze prozesuaren arabera, Errioxako ardoan lau kategoria ezartzen dira, lau zigilu zenbakidun moten bidez berezituak, eta Kontseilu Arauemaileak kalitate eta tipikotasun kontrolak gainditu dituzten ardo guztiei ematen dizkienak.

Ardo gaztea: Lehenengo edo bigarren urteko ardoak dira, beren hasierako freskotasun eta fruta-usaineko ezaugarriak kontserbatzen dituztenak.

Ardo ondua: Hirugarren urtetik gorako ardoak, gutxienez urtebete barrikan eta zenbait hilabete botilan pasa dutenak. Ardo zuriei dagokienez, barrikan gutxieneko zahartze aldia 6 hilabetekoa da.

Erreserbako ardoa: Uzta bakoitzeko ardo aukeratuak, beren ezaugarri onengatik 3 urtez zahartu dutenak, eta urte horietako bat gutxienez barrikan ontzeko izango da. Gainerako zahartze aldia botilan betetzen da. Ardo zurietan, zahartze aldia 2 urtekoa da, horietatik 6 hilabete gutxienez barrikan direnak.

Erreserba handiko ardoa: Aparteko uztetako ardo aukeratuak, gutxienez barrikan bi urte eta botilan hiru urte mantendu direnak. Ardo zurietan, zahartze aldia 4 urtekoa da, horietatik 6 hilabete gutxienez barrikan direnak.

EREMU GEOGRAFIKOA

Elementu geografikoek lagundu egin dute eremu natural bat eratzen, inguratzen dituen lurraldeetatik ederki mugatutakoa eta berezitutakoa. Administrazioaren ikuspegitik, egun Jatorrizko Deiturak babestutako 63.593 mahasti hektareak Ebro ibaiaren goi arroak hartzen dituen hiru lurraldeen artean banatzen dira: Errioxa (43.885 ha), Araba (12.934 ha) eta Nafarroa (6.774 ha).

Jatorrizko Deiturari buruzko Erregelamenduak 144 udalerri zehazten ditu (118 Errioxan, 18 Araban eta 8 Nafarroan), non "Kontseilu Arauemaileak beharrezko kalitateko mahatsa ekoizteko egokiak jotako lursailak" kokatzen baitira.

Araban ekoizteko onarpena duten udalerriak ondorengo 18 dira: Mañueta, Gorrebusto, Kripan, Eltziego, Bilar, Bastida, Labraza, Guardia, Lantziego, Lapuebla de Labarca, Leza, Moreda, Navaridas, Oion, Gatzaga Buradon, Samaniego, Villabuena eta Ekora.

ARAUDIA

1970an Jatorrizko Deitura arautzen duen Erregelamendua eta bere Kontseilu Arauemailea onartu ziren. Harez geroztik, Kontseilu Arauemailea arautzen duen Erregelamenduan zenbait aldaketa izan dira; azken urteotan planteatutako beharrizanetara egokitzeko, kalitateko kontrol sistemak hobetzeko, eta sustapena indartzeko.

Kalitatea eta jatorrizko kontrolaren alde egindako prozesu luze baten ondoren, "Errioxa" Jatorrizko Deituraren onarpena lortu zen. 1991ko apirilaren 3an ministro-agindu batek kalifikatuaren izaera eman zion "Errioxa" Jatorrizko Deiturari, estatu mailan lehena eta bakarra dena. Egun indarrean dagoen araudia ondorengoa da:

APA/3465/2004 Agindua, urriaren 20koa, "Errioxa" Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren eta bere Kontseilu Arauemailearen gaineko Erregelamendua onartzen dituena.

KONTSEILU ARAUMAILEA

1926an Kontseilu Arauemailearen sorrera dekretu bidez arautua izan zen. Horren eginkizunak ondorengoak izan dira: Errioxa ardoaren eremua mugatzea, "bermeko zigiluaren" bidalketa kontrolatzea, eta "Errioxa" izenaren usurpatzaile eta falsutzaileen kontra hartu beharreko neurri legalak gomendatzea. Hala ere, 1945. urtera arte erakunde hori ez zen legalki egituratuko.

Azkenik, Kontseilu Arauemailea 1953. urtean eratu egin zen; eta modu honetaz, jarduera moderno eta eraginkor baten oinarriak finkatzen hasi zen.

Errioxa Jatorrizko Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arauemailearen bulegoa
Estambrera, 52
Logroño 26006. Errioxako Erkidegoa
Tfnoa.: 941 500 400    
Faxa: 941 500 664
E-maila: info@riojawine.com
Web orria: www.riojawine.com

 

Datu ekonomikoak

Inscribatutako upategien zerrenda

Azken eguneratzea: 2009/07/09