Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (2022)
AURKEZPENA
Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatu eta Sarea antzerki publikoen sareak koordinatutako 'Dantza-Bultzatuz' programaren eskutik, Dantza Zirkuitua hemezortzigarren ediziora iritsi da proposamen zabal eta kalitatekoarekin, bai programari dagokionez eta bai parte hartzen duen udalerri-kopuruari dagokionez.
Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. Edizioa urtarriletik abendura bitarte izango dugu honako udalerri hauetan: Alegria-Dulantzi, Amurrio, Vitoria-Gasteiz, Urkabustaiz, Zigoitia, Amorebieta-Etxano, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berriz, Durango, Elorrio, Galdakao, Gernika-Lumo, Getxo, Igorre, Leioa, Sopela, Andoain, Arrasate, Azpeitia, Beasain, Donostia, Eibar, Errrenteria, Hernani, Hondarribia, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Pasaia, Tolosa, Villabona, Zarautz eta Zumaia.
Duela hemezortzi urte, sektoreko profesionalek eta zaleek kezka agertu zuten formatu txiki eta ertaineko sorkuntza berriak aurkezteko gune egonkorrik ez zegoelako, eta kezka horri erantzuteko asmoz jarri zen abian Dantza Zirkuitua. Horrez gain, ikusleak horrelako proposamenetara erakartzeko antzokiak egiten ari ziren ahalegina babestu nahi izan zen.
Bilakaera etengabea izan da urteetan zehar. Dantza Zirkuitua 4 koreografiarekin hasi zen 2005ean, eta aurten 67 koreografia, 135 emanaldi eta 51 konpainia izan ditu. Beste horrenbeste esan dezakegu parte hartzen duten herriei buruz: lehen edizioan 4 izan ziren eta gaur egun 35 dira.
Datu horiek, zalantzarik gabe, antolatzaileek eta parte-hartzaileek Dantzarekin duten inplikazioa eta konpromisoa islatzen dute, eta atsegin handiz esan dezakegu ikusleen erantzun eta inplikazioaren maila joera positibo hori berresten ari dela.
Materialak: Dantza Garaikidearen Zirkuituaren XVIII. edizioa (triptikoa) [pdf, 1,8 Mb]
Agenda eta albisteak
Agenda
Dantza
Zuberoako Maskaradak 2026 (Pagola)
- [Pagola ]
- Goizean: barrikadak. Arratsean: maskarada
- 2026(e)ko Otsailak 14
Dantza
Hartzaro festibala 2026: Zarena Zarelako + Etxeparanga + Haatik
- Kiroletan [Uztaritze ]
- 19:00
- 2026(e)ko Otsailak 14
Dantza
"Euforia" (entsegu irekia)
- Victoria Eugenia Antzokia [Donostia / San Sebastián]
- 19:00
- 2026(e)ko Otsailak 19
Dantza
"Raíces del Caúcaso con el Ensemble Nacional de Danza y Canto de Georgia"
- Arriaga Antzokia [Bilbao]
- 19:30
- 2026(e)ko Otsailak 19
Dantza
"Amimona"
- Zaraia Aretoa [Aretxabaleta]
- 19:00
- 2026(e)ko Otsailak 20
Albisteak
2026/02/09
CBA Kultura eta Sorkuntza Zentroa, erreferentziazko kultura-nodo berria Irunen
2026/02/07
Aroa Arrizubietak irabazi du Arabako Bertsolari Txapelketako Oiongo saioa
2026/02/06
Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok haur eta gazteentzako antzerki ziklo bat programatuko du martxoan
2026/02/06
2026(e)ko Otsailak 6(e)tik 2026(e)ko Otsailak 27(e)ra
Kultur ikastaroen poltsa bat sortzeko proiektuak aurkeztea (2026-2027 ikasturtea)









