Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

Aurkezpena

Zirkuito '08 - Cartel

Dantza Garaikidearen IV. Zirkuituak zaleen ateetara deitu du proposamen eta kezka berriekin. Ekimen horrek argia ikusi du berriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren bultzadari esker, eta otsaila eta ekaina bitartean SAREA antzoki publikoen sarean diputazioen eta udalen parte-hartzea duena izango da, programazio ikusgarria aurkeztuz Euskadiko hainbat herritan.

Laugarren edizio honetan antolatzaileek programari garrantzi handiagoa eman nahi izan diote, bai konpainia kopuruari, bai emanaldiak jasoko dituzten antzoki eta udalerrien kopuruari dagokionez. Gainera, udalerrietako antzokiez gain, Artiumen eta EHUren Leioako Kanpuseko Areto Nagusi berrituan parte hartzera gonbidatu dituzte. Azken horrek ahalegin handia egin du azken aldian dantza-programazioan, eta Zirkuituan sartzeak aukera berriak eskaintzen ditu. Era berean, ahalegina egin da dantza, konpainiak eta adierazpen artistiko horren espiritua bizirik mantentzeko egunez egun lan egiten duten gizon-emakumeak programazioan zuzenean inplikatzeko. Aurreko urteetan, 4-6 obra programatu ziren arren, oraingoan 18 izango dira: 29 emanaldi guztira. Ekimena Euskadiko dantzarentzat erreferentzia esanguratsu bihurtzeko ahalegina eta nahia azaltzen dute datu horiek. Aurreko edizioetan bezala, Zirkuituak erantzuna eman nahi die bai sektoreko profesionalei bai formatu txikiko eta ertaineko azken sortzeak ikusi nahi dituzten zaleei. Modu berean, kultur ekimen horren bidez, bultzada bat eman nahi zaio antzokiek (bai udalerri txikietakoek bai handietakoek) dantzaren inguruan beren eserlekuetara ahalik eta ikusle gehien erakartzeko egiten duten ahaleginari.

Jarraitu dezagun dantza-dantzari Zain duzu dantza.

Programazioa (pdf, 495 kB)

Antolatzaileak:

Logo - Eusko Jaurlaritza. Kultura Saila Logo - SAREA. Euksadiko Antzoki Sarea

Laguntzaileak:

Logotipoa - Bizkaiko Foru Aldundia Logotipoa - Gipuzkoako Foru Aldundia Logotipoa - Arabako Foru Aldundia
Logotipoa - Harresi Aretoa Logotipoa - Andoaingo Udala Logotipoa - Artium Logotipoa - EHU Kredituak Logotipoa - Donostiako Udala Logotipoa - Arriola Antzokia Logotipoa - Gernika-Lumoko Fundazio Publikoa Logotipoa - Kultur Leioa Logotipoa - Vitoria-Gasteizko Udala Logotipoa - Euskal Herriko Unibertsitatea Logotipoa - Villabonako Udala
Logotipoa - Diario de Noticias de Álava Logotipoa - DEIA Logotipoa - El Diario Vasco

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak