Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Dantza Garaikidearen IV.Zirkuitoa

ASTRA TOUR
Ion Munduate

ASTRA TOUR

Koreografia-zuzendaritza: Ion Munduate
Interpreteak: Ion Munduate, Amaia Urra
Koprodukzioa: Arsenic (Lausanne), Arteleku (San Sebastián), Departamento de Cultura del Eusko Jaurlaritza, Teatre Garonne dans le cadre de MIRA! 2004 (Toulouse), Dpto of Cultura y Euskera, Gipuzkoako Foru Aldundia, y Fundación Arte y Derecho VEGAP (Madrid).
Iraupena: 60'
Kontaktua: ion.munduate@terra.es

Iberiar Penintsulan zehar autoz eginiko bidaia da, izenaren arabera aukeraturiko herrietan barrena. Astra Tour bi piezek osatzen dute: bideo-instalazioa eta perfomancea. Bi pantailen gaineko proiekzio sinkrono eta jarraituak osatzen du bideo-instalazioa. Eszenan gorputza eta haren jarduera dira gertatzen den guztiaren lotura, eta herrien izenek baino ez digute ematen ibilbidearen berri.

Dantzan eta ikusizko arteetan prestaturiko artista da Ion Munduate. Honako pieza hauek sortu ditu: Lucía con zeta (1998), Boj de largo(2000), Flyball (2000) eta Astra Tour (2003-2004). 1998tik Mugatxoan proiektua zuzentzen du Blanca Calvorekin batera. Bere dantza leku batetik bestera joateko ekintza gisa, igarotze gisa (piezaren hasieratik amaierara), definitzen du. Hori (antzerkia) gertatzen den lekua eta denbora da.

Agenda eta albisteak

Agenda

Agenda osoa Kulturklik webgunean

Albisteak