Osasun Saila

Piercing´´a



Aurkibidera joan>




“Piercing” delakoa, larruazala eta alboko ehunak zulatzean datza, apaingarriak (zirtziluak) jartzeko.

Ekintza erasokorra da, zeren eta zauriak eragiten ditu, eta, hortaz, konplikazioak gerta daitezke, batzuetan, oso larriak eta visitas osorako iraungo dutenak.




  • Konplikazio orokorrak:
    • Infekzioak, hala nola, hepatitisa eta HIESa urte asko ondoren ager daitezkeenak.
  • Konplikazio lokalak:
    • Abzesoak, odol-jarioak, urratuak edo beste lesio batzuk, zein gorputz-zati zulatzen den.
    • Gainera, ahobarrunbean, hortzen hausturak edo pitzadurak eragin edo murtxikatzea eta irensketa eragotz daitezke, eta aurpegian, nerbio edo arterietan lesioak eragin daitezke.

Nahitaezkoa da zulatzeko erabiltzen diren tresnak esterilizatuta egon daitezela kontrolatzea.

Larruazalean gaixotasunik, alergiarik, gatzapen-arazorik eta antzeko gaitzik dituzten pertsonek piercinga egin aurretik profesional medikuei galdetu beharko diete zulatzea egokia den.

  • Edozelan ere, “piercing”a egin aurretik:
    • Adingabea bazara, zure gurasoen edo tutoreen idatzizko baimena izan beharko duzu.
    • Aukeratu duzun zentroak jarduera hori egiteko baimena duen egiaztatu beharko duzu. Hala eta guztiz ere, kontuan izan badagoela arriskurik.
    • Lanaren faktura eskatu eta gorde beharko duzu. Baliagarri gertatuko zaizu erreklamaziorik egiten baduzu.

Hemen duzu eskuragarri jarduera hau arautzen duen dekretua http://www.osanet.net

Dokumentu interesgarriak

Azken eguneratzea: 2009/07/10