Aurkibidera joan>
Seme-alabak haurtzaindegira eramaten badituzue, kontuan hartu:
- Txertoak: egiaztatu umea dagozkion txertoak dituen, bere adina eta gaur egun eskuragarri dauden txertoak kontuan izanik.
- Infekzioak: Harreman gehiago izango dituenez, edonolako infekzioen (batez ere, arnasbideetan eta urdail eta hesteetan) eraginpean jarriko da maizago eta goizago.
Infekzio gehienei aurre egiteko, neurri sintomatikoak bakarrik behar izango dira, hala nola, sudurra garbitzea, eskuak maiz garbitzea eta nahiko ur edatea.
- Antibiotikoak: Ume txikiengan, infekzio gehienak birus batek eragiten ditu; antibiotikoak, beraz, ez dira eraginkorrak izango. Kasu jakinetan bakarrik erabiliko dira, beti pediatrak aginduta.
- Ez eraman umea haurtzaindegira sukarra badu, nekez arnas hartzen badu, oka egiten badu, beherakoa badu, azalean edo mukosetan lesiorik badu edo zainketa bereizik behar badu. Baina, batez ere, Sen onak hala esaten dizunean!!
Dokumentu interesgarriak
|